Liburugintzaren panorama, «egoera diglosikoaren ispilu»
Durangoko Azokan JAKINek gogoeta egiteko elkartu ditu Iratxe Retolaza, Hedoi Etxarte eta Xabier Eizagirre

Joan Mari Torrealdaik 1976. urtean hasi zuen euskal liburugintzaren azterketa abiapuntu harturik, bertan 45 urtez bildutako datuei tiraka, liburugintzaren panorama aletu dute Xabier Eizagirrek, Iratxe Retolazak eta Hedoi Etxartek Durangoko Azokan egindako mahai inguruan. Bat egin dute «datuak egoera diglosikoaren ispilu» direla baieztatzerakoan.