Larunbata, Igandea, 2024ko apirilak 20
Gora joan
Menua

2040ko Euskal Herria aurreikusi eta ekiteko

Jakin Jardunaldiko hitzaldi guztiak ikusgai daude webgunean

2022-07-20

Uztailaren 7an eta 8an Usurbilen egindako Jakin Jardunaldian 2040ko Euskal Herria nolakoa izan daitekeen aurreikusi eta nolakoa nahi genukeen irudikatu ahal izan genuen. Aurreikuspen demografikoetatik abiatuta, lurraldearen, zaintzaren eta hizkuntzaren auziak landu genituen lantaldetan. Hitzaldi guztien bideoak ikusgai daude.

2022-06-28

Gure gertuko historiaren protagonistei ahotsa ematen die Jakinek Historia bizia sailarekin. Oraingoan, Amaia Lasa Alegria idazlea eta, Lorea Agirrek definitu bezala, «poeta fundazional bat» sakon ezagutzeko aukera eman digu Amagoia Gurrutxaga
Urangak. Bide urratzaile gisa bizi izandako esperientzia eta denboraren patxadatik egindako irakurketa oparitu dizkigu Lasak, eta, Agirrek ondo nabarmendu bezala, «geure historia politiko eta kulturalaren mataza osatzen du Lasak bere bizitzaz eta bere
pentsaeraz egiten duen kontaketa biziak». Bere ibilbidearen alde ez hain ezaguna agertu digu, a-e-i-o-u berri hari beste oihartzun bat gehitu diona.
Bestetik, Maider Eizmendi Iraola EHUko irakasleak emakume zientzialariek Berria-n duten presentzia ikertu du, kopurua zein nolakotasuna zainduz.
Gainera, Xabier Eizagirre Gesalaga Jakineko erredakzio buruak 2020ko liburugintza aztertu du.

Joan Mari Torrealdai Beka, kultur ikerketa eta egitasmoentzat

"Euskara eta kultura gaurko eta biharko gizartean” izango da lehen deialdiko gaia

2022-06-14

Amaitu da proiektuak aurkezteko epea eta 13 proposamen jaso ditu Usurbilgo Udalarekin elkarlanean antolatu dugun Joan Mari Torrealdai bekaren lehen edizioak! Epaimahaiak du hitza orain, eta laster emango dugu erabakiaren berri.

Jakin Jardunaldia, demografiaren bidez zaintza eta hizkuntza aurreikusteko

'Euskal herria 2040: demografia, zaintza eta hizkuntza' jardunaldia uztailaren 7tik 8ra, Usurbilen

2022-05-26

Uztailaren 7an eta 8an egingo da VIII. Jakin Jardunaldia Usurbilen, datu demografikoetatik abiatuta zaintzen eta hizkuntzaren auziei erreparatzeko. Euskal Herria 2040: demografia, lurraldea, zaintza eta hizkuntza izango du izenburu eta UEUren, Usurbilgo Udalaren eta Jakinen lankidetzaren emaitza da. Demografian oinarrituko den arren, Jakineko zuzendari Lorea Agirrek azpimarratu du "erronka demografikoa deritzon hori benetan erronka den" zalantza ere planteatu nahi dela, ikuspegi kritikoa baliatuz. Euskal Herriaren geroa irudikatzeko ariketa izango da, baina ez irudikatzeko soilik, baizik: "etorkizun hori bizigarriago egiteko formulak proposatu eta pentsatzeko", Agirrek azaldu bezala. Zabalik dago izen ematea.

2022-05-26

Lokatza podcast feministak Ondas saria jaso du Malagan. Espainiako Estatuko hizkuntza koofizialen alorreko podcast onenaren Ondas Saria da zehazki eskuratu duena. Jakinek Lokatzan parte hartu duten guztiak eskertu ditu, 50 emakumetik gora izan baitira euren bizipen eta ahotsa eskaini dutenak. Prisa taldeak SER kateko Radio Barcelonaren bidez banatzen ditu Ondas sariak 1954tik, eta aurten lehen aldiz podcasten alorreko sari berezituak eman ditu.