Geruzak: gazteengandik abiatutako hausnarketa
Feminismoa, soziolinguistika, kultura eta pentsamendua gazteen artean lantzeko ikus-entzunezko sorta
Estreinatu da Askatasuna ikus-entzunezkoa, Durangoko Azokaren baitan kokatzen den Irudienean. Proiektua aurkezteko baliatu da hitzordua eta ekoizleek zein protagonista diren gazteek solasaldia osatu dute proiektzioaren ostean. Eneritz Furyak izan da ospakizuna ixteko arduradun, kontzertu txiki bat eskainiz. Aurrez Desira estreinatu zen San Telmo Museoan egindako ekitaldi eta harrera ospakizunean eta zehazteke daude hurrengo estreinaldiak. Aurkeztu ahala jarriko dira sarean ikusgai eta gainerakoak ikusteko pasahitza eskatu beharko da webgunean bertan.