Osteguna, 2024ko apirilak 25
Gora joan
Menua
2022-02-17

Emakumeek filosofiaren alorrean egin duten ekarpena ezkutuan egon da eta curriculumetik ezabatua izan da. Curriculum berdinzaleagorako bidea urratu nahian antolatu zuten Agora Filosofia Elkarteak eta EHUko Filosofia eta Antropologia Fakultateak Filosofiatik ezabatutako emakumeak ikastaroa UEUrekin. Orduko hitzaldi eta mahai-inguruetan bildutako mamia dakar aldizkari bikoitz honek; hain zuzen, Simone de Beauvoir eta Hannah Arendt Hego Euskal Herrian lehen aldiz Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa (USE) azterketan derrigorrezko izango direnean. Lorea Agirre JAKINeko zuzendariak hitzaurrean aipatu bezala, «trena iritsiko bada, trenbidea eraiki behar da»; eta bi filosofo hauek curriculumean sartuko diren unean, euskaraturik dauzkagu euren ekarpenak.

Beauvoir eta Arendt ikasgai gisa garatzeko irakasle zein ikasleentzat baliagarri izango den materiala bildu dugu amaieran, JAKIN aldizkariarentzat berria den elkarbide bat lantzeko bokazioz.

2022-01-24

2021eko kultur balantzea bildu du Jakin aldizkariaren 247. zenbakiak, eta artikulu nagusia Ismael Manterolak idatzi du. Pandemia edo pandemia oste garai hau abiapuntu gisa baliatuz arteak azken urteetan izan duen bilakaera aztertu du testuan arte kritikari eta irakasleak. Gogoeta horiek garatu ditu Oihana Iguaran Barandiaran kazetariarekin Euskadi Irratiko Jakingunerako egindako erreportajean.

Jakin 247: Kultur balantzea

2021eko kultur balantzea

2022-01-16

Euskal kulturaren inguruko hausnarketa pandemiari lotua dator, bigarrenez aurten. Kulturgintzako alor desberdinei begira jarri ditu Jakinek 19 aditu, hamaika hitzez eta zortzi irudiz. COVID ondorengo garaiak kulturgintzari dakarkiona irudikatzeko eta hausnartzeko mosaiko zabala osatu dute.

2021-12-20

Urtarrilaren 14an beteko dira hamar urte Txillardegi hizkuntzalari, politikari, ingeniari eta idazlea hil zela. Urteurrenaren harira, bere lanaren gaikako antologiako bi liburu aurkeztuko dira urtarrilaren 18an: Txillardegi: euskalgintza eta Txillardegi: intelektuala eta gizartea. Dabilen pentsamendua bildumak lehen euskal pentsalariaren antologia osatuko du bi liburu hauekin. Aurkezpena San Telmo museoan izango da, 19:00etan.

2021-12-20

Ur-jauzia bildumako bigarren liburua argitaratu da: Pentsamendu bat gure munduari. Joxe Azurmendi Kongresua. Iñaki Zabaleta Gorrotxategi izan du editoreetako bat, eta Joxe Azurmendiren obraren inguruan abian diren proiektuez galdetu dio Oihana Iguaran Barandiaran kazetariak Euskadi Irratiko Jakingunerako egindako erreportajean.