Asteartea, 2022ko urtarrilak 25
Gora joan
Menua

Jakin 245-246: Krisi ekosoziala

Desazkundea irtenbide?

2021-11-04

UEUrekin eta Usurbilgo Udalarekin lankidetzan antolatutako Jakin Jardunaldian landutako edukiak biltzen ditu 245-246 zenbaki monografikoak. Krisi klimatiko, sozial eta ekologiko honen aurrean, ikusiko dugu nola txirikordatzen diren baliabide naturalen inguruko elkarrizketak justizia sozialarekin, feminismoarekin, burujabetzarekin; Lorea Agirre zuzendariak sarreran aipatu bezala, «mundu bizigarriago eta justuago bati galga» jartzen diolako krisi honek, eta hori lotua dagoelako «hizkuntza eta kulturaren eremuan eta justizia sozialaren eta demokraziaren eremuan» bizi dugunarekin.
Zenbaki bikoitz honetan hamalau aditu, zientzialari, aktibista eta eragilek heldu diote larrialdi klimatiko, ekologiko eta sozialaren auziari. Euskal Herrian abian diren zenbait alternatiba biltzen ditu, pentsatzetik ekiterako bidea urratuz. Kontrazalean Dom Campistron irudigilearen estreinako lana ikus dezakegu.

{PODCAST} Mikel Urdangarin, norbanakoaz eta burujabetzaz

'Simone de Beauvoir. Norbanakoa eta burujabetza' liburuaren idazlea da Urdangarin

2021-10-18

Mikel Urdangarin Irastorza filosofian doktoregaiak bere lehen liburua kaleratu berri du Jakin Irakurgaiak bilduman: 'Simone de Beauvoir. Norbanakoa eta burujabetza'. Bertan, filosofo frantziarraren pentsamendutik abiatuta norbanako ereduaren inguruko kritikak txirikordatu ditu idazleak, burujabetza ulertzeko eta praktikatzeko modua hausnartuz. Liburuaren inguruan galdetu dio Oihana Iguaran Barandiaran kazetariak Euskadi Irratiko Jakingunerako egindako erreportajean.

{PODCAST} Unai Iturriaga, ZugazArt

Jakineko kontrazaletik abiatuta, sormenaz eta kulturaz aritu gara Unai Iturriagarekin

2021-09-30

Unai Iturriaga Zugaza-Artaza bertsolari gisa da ezagun, baina Jakinen kontrazalak egiten jardun du 7 urtez ZugazArt sinadurapean. 33 artikulu grafiko ondu ditu guztira, hitzetik zein iruditik hausnarketara gonbidatu gaituztenak. Apirilean eman du amaitutzat bide hori, eta agurraren aitzakian kulturaz eta sormenaz ere galdetu dio Oihana Iguaran Barandiaran kazetariak Euskadi Irratiko Jakingunerako egindako erreportajean.

Joan Mari Torrealdairi omenaldia

Bere heriotzaren urteurrenean, jardunaldia eta omenaldia eskaini zaizkio Torrealdairi

2021-07-30

2021eko uztailaren 30a, bere heriotzaren urteurrena «Joan Mari Torrealdairen eguna» bilakatu da, Lorea Agirre Jakineko zuzendariak iragarri bezala. Goizean, bere ekarpen zabala aztertu da jardunaldian eta arratsaldean, omenaldia eskaini zaio Martin Ugalde Kultur Parkeko lorategian.

Joan Mari Torrealdairi omenaldia

heriotzaren urteurrenean

2021-07-21

Uztailaren 30ean, Martin Ugalde Kultur Parkean, egingo zaio omenaldia Joan Mari Torrealdairi, Andoainen. Bere heriotzaren urteurrenean, bere ekarpena errepasatuko da goizeko jardunaldian eta omenaldi ekitaldia egingo da arratsaldean. Jardunaldira etortzeko izena eman beharko da aurrez, jakin@jakin.eus helbidera idatziz edo 943 21 80 92 telefonora deituz.