Asteartea, 2024ko apirilak 23
Gora joan
Menua

Juan San Martinen obra digitalizatua, eskuragarri

Bere jaiotzaren mendeurrenean aurkeztu da digitalizazioa

2022-11-07

Juan San Martin idazle, euskaltzain, etnografo, arkeologo eta mendizalearen obra digitalizatua euskal pentsamenduaren digitalizazioari eskainitako webgunean dago ikusgai. Une honetan, berak idatzitako 1.314 idazlan daude eskuragarri osatuz doan webgunean: horien artean, 25 liburu, 79 liburu atal eta ia berrogei agerkaritan argitaratutako 1.179 artikulu, poemez eta itzulpenez gain. Lorea Agirre JAKINeko zuzendariak San Martinen ekarpena ezagutaraztearen garrantzia azpimarratu du, «irakurtzeko, ezagutzeko, ikertzeko, transmititzeko, irakasteko eta osatzeko» izan dadila opa eginez.

Hizkuntza politika hausnartzeko gune bat, uneari

Telesforo Monzon laborategiko Txillardegi Gogoeta Guneak, Jakinek eta UEUk elkarlanean antolatu dute jardunaldia

2022-10-13

Telesforo Monzon laborategiko Txillardegi Gogoeta Guneak, Jakinek eta UEUk elkarlanean hizkuntza politikaz hausnartzeko jardunaldia antolatu dute: 'XXI. menderako hizkuntza politikaz'. XXI. mendeko erronken aurrean zer hizkuntza politika behar dugun argitu eta eztabaidatzeko helburuarekin. Urriaren 19an egingo da Eibarren eta izena emateko aukera zabalik dago.

Geruzak: gazteengandik abiatutako gogoeta

Feminismoa, soziolinguistika, kultura eta pentsamendua gazteen artean lantzeko ikus-entzunezko sorta

2022-10-04

Estreinatu da 'Desira' ikus-entzunezkoa, San Telmo Museoan egindako ekitaldi eta harrera ospakizunean. Ikus-entzunezkoaren ekoizleak eta parte hartzaileak solasaldian aritu dira proiekzioaren ostean, eta 'Ziztada & Rlantz'-ek itxi dute festa kontzertu txiki bat eskainiz. Geruzak egitasmoaren jendaurreko lehen aurkezpena izan da eta laster izango dira hurrengoak: Tuteran (azaroan) eta Durangon (abenduaren 9an, irudienean).

'Joxe Azurmendi: herria, hizkuntza kultura hitzaldia' Elgoibarren

Irailaren 28an izango da Joxe Azurmendiri buruzko hitzaldia, 19:00etan

2022-09-21

Elgoibarko Izarrak eta Elgoibarko Udalak antolatuta “Joxe Azurmendi: herria, hizkuntza, kultura” hitzaldian egongo gara irailaren 28an, Aita Agirre kulturguneko areto nagusian. Hasier Etxeberriaren omenez antolatzen den “Biba Hasier!” ekitaldiaren baitan elkarrizketan arituko dira Lorea Agirre eta Haritz Azurmendi 19:00etatik aurrera.