Osteguna, 2024ko apirilak 25
Gora joan
Menua
'Zenbat gara? Nondik jo?' jardunaldia

Euskal kultur kontsumoa, datuetatik harago

Euskal kulturaren kontsumoaz jarduteko Arantxa Iturbe, Gorka Arrese, Joxan Muñoz, Olatz Osa eta Josu Amezaga elkartu ditu 'Zenbat gara? Nondik jo?' jardunaldiak.

2018-05-22

Euskal kulturaren kontsumoaz Siadecok eta Elkarrek osatutako ikerketa aztertzeko 'Zenbat gara? Nondik jo?' jardunaldia egin dute Jakinek eta Martin Ugalde Foroak (2018-05-22). Hirurogeita hamar lagunen aurrean jardun du aurrenik Josu Amezaga soziologoak lehen galderari erantzuteko. Hitzaldi sakon bezain mardula eskaini du. Ondoren, mahaiaren bueltan elkartu dira Arantxa Iturbe, Gorka Arrese, Joxan Muñoz, Olatz Osa eta Iñigo Astiz. Iritzi kontrajarriak plazaratu dira eztabaida aberastuz.

Horiek guztiak elkartuko ditu Jakinek hurrengo aldizkariaren zenbakian. Hizlari bakoitzak bere ikuspuntua plazaratuko du artikulu banarekin. Jardunaldia ere duzue ikusgai 'Berria'-k jasotako grabazioan.

 

Egunkarietako laburpenak:

BERRIA:

Gurrutxaga, Amagoia: "Ulertu, eraldatzeko"

Erostarbe, Gorka: "Inurritegia nola eraiki"

GARA:

Kamio, Ariane: "Ohe-zelaian, epel eta apal"

 

Bideoak:

Lehen zatia: Josu Amezagaren hitzaldia.

Bigarren zatia: mahai-ingurua.