Osteguna, 2024ko maiatzak 16
Gora joan
Menua

Joan Mari Torrealdairen zentsurari buruzko tesia

2024-04-29

Joan Mari Torrealdairen La censura gubernativa y el libro vasco (1936-1983)Análisis de los informes del Lectorado tesiaren liburua eskuragarri. Liburua aurkeztuz, zentsurari buruzko jardunaldia egingo da maiatzaren 14an,  11:00etan, Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusean. Hemen irakurri eta deskargatu liteke liburua osorik.

Deustuko Unibertsitateak, EHUko MHLI ikerketa taldeak eta Jakinek elkarlanean antolatutako jardunaldian, Joan Mari Torrealdairen ekarpenaz eta haren doktore tesiaz ariko dira Lorea Agirre Jakineko zuzendaria eta Xabier Eizagirre erredakzio burua; eta zentsurari eta Torrealdairen lanari buruz Josu Bijuesca (Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzietako Fakultateko irakasle-ikertzailea) eta Mari Jose Olaziregi (EHUko MHLI Ikertaldeko zuzendaria; EHUko katedraduna).

Joan Mari Torrealdai Nabeak 1991n Deustuko Unibertsitatean irakurritako doktorego tesia jasotzen du liburu honek. Frankismo garaian euskal liburuak jasandako zentsuraren gorabeherak aztertzen ditu, euskarazko liburua zein euskal gaiei buruzkoa aintzat hartuta, aldi hartako liburu eta hizkuntz politikaren muineraino sartuz.