Astelehena, 2024ko maiatzak 20
Gora joan
Menua

Zentsurari buruzko jardunaldia maiatzaren 14an, Donostiako Deustun

Torrealdairen zentsurari buruzko tesiaren liburua aurkeztu eta gai berari buruzko jardunaldia eskainiko zaio, 11:00etan hasita

2024-05-08

Joan Mari Torrealdaik 1991ean defendatutako La censura gubernativa y el libro vasco, 1936-1983. Análisis de los informes del Lectorado doktorego tesia liburu gisa argitaratu da. Maiatzaren 14an aurkeztuko da Deustuko Unibertsitateko Donostiako Campusean, gradu aretoan 11:00etan hasita. Aurkezpena zentsurari buruzko jardunaldiarekin osatuko da.

Jakin Fundazioak Deustuko Unibertsitateko Euskal Gaien Institutuarekin antolatutako jardunaldian honakoek hartuko dute parte:

  • Lorea Agirre Dorronsoro (Jakineko zuzendaria) eta Xabier Eizagirre Gesalaga (Jakineko erredakzio burua): Joan Mari Torrealdairen ekarpena eta haren doktore tesia.
  • Josu Bijuesca Basterretxea (Gizarte eta Giza zientzietako fakultateko irakasle-ikertzailea): Zentsurari buruzko jakin-minaz harago: Torrealdairen ikerketa lana konpromisoaren zerbitzura.
  • Mari Jose Olaziregi Alustiza (EHUko katedraduna eta MHLI Ikertaldeko zuzendaria): MHLI Ikertaldea: zentsura eta euskal edizioari buruzko ikerketak Torrealdairen ildoan hitzaldia.

Saioa streaming bidez ere eskainiko da.