Asteazkena, 2023ko irailak 27
Gora joan
Jakin

Joseba Intxausti jakinkidea bart hil da 87 urte zituela, Donostian. 56ko belaunaldia deituko kidea bera, Jakin Taldean egin du bere ekarpenaren zati handiena Joan Mari Torrealdai, Joxe Azurmendi eta Paulo Agirrebaltzategirekin batera. Izan ere, Intxausti bidegile bat izan da. Helburuak markatu, egitasmoak begitandu, egitarauak diseinatu, plangintza egin, finantzaketa bilatu, ekipoak osatu eta martxan jarri. Horrela egin du Jakin Taldean, euskara batuaren borrokan, Eusenor, UZEI eta Joanes Etxeberri egitasmoetan, euskal elizaren eta erlijioen ikerketan, Arantzazuren historia eta ekarpenaren dokumentazio lanean, Bidegileak bilduman eta beste hainbestetan. Horregatik egin du euskalgintzan berebiziko garrantzia izan duten hainbat egitasmotan sortzaile eta gidari lana. Aurrera begira egin du lan. Baina beti atzekoa ikertuz eta ekarriz. 

Joseba Intxaustiren obra osoa

Elkarrizketa (2017) Lorea Agirre

Elkarrizketa (2010) Imanol Murua

Osorik irakurri

Bilatzaile eta bidegile

Jakin 2023-08-16

Bidea nonbaiten hasten da beti. Joseba Intxaustirena jaiotetxean hasi zen. Ama, Dolores Rekondo Mujika, justu erreketeak herrian sartu eta handik bost egunera erditu zen Josebaz eta anaia bikiaz.  “Nire ama, emakumeek garai hartan izaten zuten militantzia apalarekin, euskal gauzetan sartuta zebilen”, gogora ekarri zuen 2018an egin nion elkarrizketan. Hark irakatsi zion euskaraz idazten eta abertzale izaten. Joxe Azurmendik beti gogoratzen du bien arteko abiaburuko diferentzia: Intxausti ‘emakume’ baten semea izan. Bizitzan gauza batzuk eginda ematen zaizkigula zioen: “Errepublikako goraldi abertzalearen oihartzun atzeratua jaso ahal izan nuen. Horregatik banekien non egon behar nuen, niri tokatzen zitzaidan tokia zein zen, eta, beraz, Euskal Herri bat bazegoela. Banekien nik maite nuen horren kontrako jendea bazegoela, munduan eta baita gure herrian bertan ere”. Horra Intxaustiren sehaska. Eta bidean atzera begira jarrita, berriz, honakoa: ”Saiatu naiz beti lan egiten. Baina gozatu egin dut. Beti libertatetik goazela, itxaropenezko humanismo aske eta arduratu batean, bizikidetza aberastuz eta etorkizuna argituz ahal bada”.

Osorik irakurri

KULTURA

Argazkiak eta iragazkiak

Espainian patata esaten da; Frantzian, Ouistiti (tximinoa); Mexiko, Argentina edo Hondurasen, Whisky; Estatu Batuetan, Cheese (gazta); Armenian, Tsitiky Trav (atera da txoritxoa). Lerro hauek hemen idazten ari naiz eta hor nonbait Orion bikotekide ohiak eraildako emakumearen gorpuaren argazkia dabil bolo-bolo. Niri ez zait iritsi, eta ez ...

Osorik irakurri

GLOKALIA

Hizkuntzen garapena, garapenaren hizkuntzak

Duela gutxi, nasa herriaren asanblada batean egoteko aukera izan dut, Toribio udalerriko Amyu' Kiwe babesgune indigenan, Kolonbian. Nasak Andeetako jatorrizko herri bat dira, gurea bezalako hizkuntza bakartu baten hiztunak, gurea baino lurralde bakartuagoan. Gehienak Cauca iparraldean eta inguruko departamentuetan bizi dira, estatuak, lur...

Osorik irakurri

HISTORIA

Atrilak, etxeak eta markoak

Fisikan, ‘erreferentzia sistema’ esatean, kontzeptu multzo bat adierazi nahi da, puntu materialak non dauden eta bertako gertaerak noiz jazotzen diren zehazteko balio duena. Hala, objektuen posizioa edo higidura deskribatu eta analitikoki aztertuko bada, ezinbestekoa izango da espazio horretan aldez aurretik erreferentzia sistema bat defi...

Osorik irakurri
Berria FM podcastaren banerra