Asteartea, 2024ko martxoak 19
Gora joan

Aldizkaria

Jakin 260

Historia bizia sailean, Joana Idiart Davant kultur eragilea elkarrizketatu du Ainize Madariaga Muthularrek. Lorea Agirre zuzendariak hitzaurrean aipatu bezala, «mundu zahar eta berriaren arteko lekuko eta eragile» izan denak Euskal Herriaren
historiari ispilu bat eskaintzen dio bere bizitzaren historiarekin.
Bestetik, Gaiak sailean, Zestoako Zaintza Ekosistema osatzen duten agenteen diskurtsoak aztertu dituzte Alaitz Uriarte Goikoetxea eta Maider Barañano Uribarrik.