Osteguna, 2024ko apirilak 18
Gora joan

Jakin 209. 2015

Jakin 209.  2015
Aldizkaria Irakurri
PDF Deskargatu
Papera 14,00 €
Izan zaitez Jakinkide Harpidetu
Gai nagusia sailean, gatazkaren errelatuari buruzko borroka islatzen duten sei eremu –artea, musika, literatura, zinema, feminismoa eta akademia– aztertzen dituzte Xabier Gantzarain, Nora Aurrekoetxea, Laura Ruiz, Josu Larrinaga, Ibon Egaña, Josu Martinez, Zuriñe Rodriguez eta Imanol Murua Uriak. Izan ere, ezinbestekoa da gatazkaren eta kultur diziplinen arteko elkar eragina, trukea eta are performazioa.
GAI NAGUSIA: GATAZKA EZPALAK

Gatazka irudikatzearen gatazka

ETAren jardun armatuaren amaiera irudikatzeko Gara egunkariak erabili zuen azaletik abiatuta, euskal gatazkak artean aurkitu dituen bi ikurrik aipagarrienen azterketa eta erkaketa egiten da, sinboloen garrantzia nabarmenduz, eta aldi berean gatazka izendatzeko eta irudikatzeko ezinak agerian utziz.

Noiz arte jarraituko du dantzak?

Artxibo polizial eta hedabide hegemonikoetako argazkiekin gatazkaren gaineko iruditegi eta iruditeria jakin bat eraiki da azken urteetan. Artistaren eginbehar urgentea estetika propioa duen narrazio hori zalantzan jartzea eta, galdera berriak plazaratuz, diskurtso eraldatzaile eta eraikitzaileak egitea dela aldezten da.

Musikak gatazka islatu edota performatu, gatazkak musika ito

Euskal pop musikak eta euskal gatazkak izan duten erlazioa aztertzen da. Euskal pop musikak islatu soilik ez, aurreikusi, performatu edo bideratu ere egin du azken urteotan euskal kultura eta identitatearen eboluzioa, eta, zentzu horretan, baita identitate horren berreraikitzean protagonismo handia izan duen gatazka armatua ere.

Ihesaren fantasia. Azkenaldiko euskal nobela eta indarkeria politikoa

ETAren eta estatuaren indarkeriari azken urteetako euskal nobelak nola begiratu dion aztertzen da. Biktimak erdigunean jarriz eta familia barruko harremanen kontakizunaz baliatuz, euskal nobelak jasotako herentzia politikotik ihes egin nahi eta ezinaren lekukotza ematen duela argudiatzen da.

Ispilu hautsiaren memoria

Franco hil ondorengo lehen film laburretatik gaur eguneraino, ETAren eta estatuaren biolentzia tratatu duten film esanguratsuenen panoramika bat egiten da, ikuspegi historiko batetik. Gizartearen ispilu den heinean, zinema garaian garaiko egoeraren oihartzun gisa garatu dela agertzen da.

Gatazka, normalizazioa eta feminismoa

Euskal Herriko gatazkaren berrikuste feminista bat proposatzen da. Izan ere, gatazka eta bakea patriarkatutik definitu diren kontzeptuak izanik, orain arteko irakurketetan ikuspegi jakin batzuk pribilegiatu dira (gizonenak) eta beste batzuk itzalpean utzi dira (emakumeenak).

The End of ETA: errelatuaren borroka akademian

ETAren jardun armatuaren bukaeraren gainean ikerlari akademikoek argitaratu dituzten liburu eta artikuluei buruzko ikuspegi orokor eta kritikoa eskaintzen da, ingelesez plazaratutakoari arreta berezia jarrita.

Egunen Gurpilean
Izan zaitez Jakinkide Harpidetu