Xabier Mendiguren Elizegi
«Historia-liburuetan agertzen ez diren ñabardurak ager daitezke fikzioan»

Xabier Mendiguren Elizegik (Beasain, 1964) ibilbide luze eta oparoa du euskal letretan, ikerkuntzan, sorkuntzan zein ediziogintzan. Antzerkian, besteak beste, honako obra hauek idatzi ditu: Publikoari gorroto (Euskaltzaindia, 1987), Pernando, bizirik hago oraindio (Euskaltzaindia, 1989), edota Garai(a) da Euskadi (Kutxa Fundazioa, 1993). Horrez gain, zenbait eleberri plazaratu ditu Mendigurenek, tartean Berriro igo nauzu (Elkar, 1995), Elvis hil zen urtean (Elkar, 2007), 1002. gaua (Pamiela, 2010) edota Sakoneta (2) (Elkar, 2011). Ipuingintza ere erruz landu du, Arima enkoniatuak (Elkar, 2005), Vikingoen sorterrira (Elkar, 2010) edota Arantzak barrurantz (Elkar, 2014) bildumak lekuko. Hori guztia nahikoa ez, eta euskal liburugintzako argitaletxerik handieneko arduraduna dugu. Harekin elkartu ginen abuztuko amaieran, Beasainen, euskal literaturaz duen ikuspegi zabala eta poliedrikoa ezagutzeko, baita haren obraren beraren alde batzuez solastatzeko ere.