Maitasunaren ideologiak gure buruak, gure harremanak eta gure etxe eta kaleak nola eraikitzen dituen aztertu du aurtengo 'Maitasuna politikoa da' Jakin Jardunaldiak. Horretarako, antropologoak, arkitektoak eta hezkuntza arloko adituak elkartu ditu Usurbilen, uztailaren 11n eta 12an, Jakin, UEU eta Usurbilgo Udalaren elkarlanari esker.
Hemen jasota daude azken txanpako saioak. Abaraska kolektiboak tailerra eskaini zuen eta horren ondorengo saioa da entzun litekeena. Azkenik, Bea Egiluzek ikastaroaren laburpena eskaini zuen umoretsu klownklusioekin.
Bideo guztiak hemen.