Asteartea, 2024ko martxoak 19
Gora joan

Liburuak

'Nazioa eta hizkuntza Humboldten pentsamenduan' (Iñaki Zabaleta Gorrotxategi)

Ur-jauzia bildumako 4. liburuaren laburpena, Iñaki Zabaleta Gorrotxategi idazleak egina.

Euskal Herrian nahiko ezaguna da Wilhelm von Humboldt, preseski asko eta begirune handiz idatzi duelako euskal nazioaz eta euskal hizkuntzaz; ohikoa da, horrenbestez, «euskaldunen adiskide» bezala ezaugarritzea. Ospe handiko humanista horren obra, betiere, ugaria, askotarikoa eta balio unibertsalekoa da; alde horretatik, garrantzitsua bezain esanguratsua da nazioak eta hizkuntzak, berez, aparteko lekua hartzen dutela haren pentsamendu orokorrean. Kontzeptu horiek, bestela esanda, oso presente daude haren ibilbide intelektual osoan, zuzenean eta zeharka, halako moldez non gero eta garbiago ikusten duen horiek elkarrekin ulertu behar direla: nazioa, izatez, hizkuntz komunitatea da. Gaurko euskaldunok ere, beraz, asko ikas dezakegu Humboldtekin: oinarrizko printzipio bat ekartzen digu gogora –hizkuntzak barrutik lotzen ditu gizakiak– eta gure arazoaren muina zehazten laguntzen digu –euskal arazoa funtsean nazionala da–.