Jakin Jardunaldiak, demografiaren bidez zaintza eta hizkuntza aurreikusteko
'Euskal herria 2040: demografia, zaintza eta hizkuntza' jardunaldiak uztailaren 7tik 8ra, Usurbilen

Uztailaren 7an eta 8an egingo dira VIII. Jakin Jardunaldiak Usurbilen, datu demografikoetatik abiatuta zaintzen eta hizkuntzaren auziei erreparatzeko. Euskal herria 2040: demografia, lurraldea, zaintza eta hizkuntza izango dute izenburu eta UEUren, Usurbilgo Udalaren eta Jakinen lankidetzaren emaitza dira. Demografian oinarrituko diren arren, Jakineko zuzendari Lorea Agirrek azpimarratu du "erronka demografikoa deritzon hori benetan erronka den" zalantza ere planteatu nahi dela, ikuspegi kritikoa baliatuz. Euskal Herriaren geroa irudikatzeko ariketa izango da, baina ez irudikatzeko soilik, baizik: "etorkizun hori bizigarriago egiteko formulak proposatu eta pentsatzeko", Agirrek azaldu bezala. Zabalik dago izen ematea.