Lokatza podcast feministak Ondas saria jaso du Malagan. Espainiako Estatuko hizkuntza koofizialen alorreko podcast onenaren Ondas Saria da zehazki eskuratu duena. Jakinek Lokatzan parte hartu duten guztiak eskertu ditu, 50 emakumetik gora izan baitira euren bizipen eta ahotsa eskaini dutenak. Prisa taldeak SER kateko Radio Barcelonaren bidez banatzen ditu Ondas sariak 1954tik, eta aurten lehen aldiz podcasten alorreko sari berezituak eman ditu.
Uztailaren 7an eta 8an Usurbilen egindako Jakin Jardunaldian 2040ko Euskal Herria nolakoa izan daitekeen aurreikusi eta nolakoa nahi genukeen irudikatu ahal izan genuen. Aurreikuspen demografikoetatik abiatuta, lurraldearen, zaintzaren eta hizkuntzaren auziak landu genituen lantaldetan. Hitzaldi guztien bideoak ikusgai daude.
KULTURA
Egongo da azalpenen bat, ikerketa, liburu edo autore dontsuren bat, zergatik bost –eta ez bi, hamaika koma hiru, edo hogeita sei– ditugula azaltzen duena, baina, hori beste baterako gai; kontua da sinistuta gaudela bost zentzumen ditugula, eta adostuta dago zein diren bostak: ikusmena, ukimena, usaimena, dastamena eta entzumena. Zentzumen...
Osorik irakurriGLOKALIA
Zergatik bihurtu da hain ohikoa selfie-ak egitea gure eguneroko bizitzan? Ekintza horren oinarria aztertu nahi izan du Matthew Frost zinemagileak Bi minutu Kirsten Dunstekin edo modan jarritako selfie-en ergelkeria film laburrean. ...
Osorik irakurri