Gora joan
Jakin

Estreinatu da Askatasuna ikus-entzunezkoa, Durangoko Azokaren baitan kokatzen den Irudienean. Proiektua aurkezteko baliatu da hitzordua eta ekoizleek zein protagonista diren gazteek solasaldia osatu dute proiektzioaren ostean. Eneritz Furyak izan da ospakizuna ixteko arduradun, kontzertu txiki bat eskainiz. Aurrez Desira estreinatu zen San Telmo Museoan egindako ekitaldi eta harrera ospakizunean eta zehazteke daude hurrengo estreinaldiak. Aurkeztu ahala jarriko dira sarean ikusgai eta gainerakoak ikusteko pasahitza eskatu beharko da webgunean bertan.

Osorik irakurri

Euskal kultura 2022

Jakin 2023-01-10

Euskal kulturaren inguruko hausnarketa «eztanda» edo «itzulera» giroan dator aurten, kaleetan, jaietan eta kultur ekimenetan biltzeko aukera eskaini baitu berriz. Kulturgintzako alor desberdinei begira jarri ditu Jakinek. Elkarri lotzen zaizkion zenbait kezka azaleratu dituzte urteak emandakoaren errepasoan, kulturgintza eredu beregain baten premian bil litezkeenak. Eta baita pozerako arrazoi diren bizipenak ere, tartean; Lorea Agirre zuzendariak hitzaurrean dioen bezala, «guztiak, herrigintzaren artefaktu politikoak».
Pandemiaren ostean normaltasunera itzuli diren aforo, ospakizun eta ekitaldien paisaian, euskal kulturak aurrez zekartzan erronkek bistan jarraitzen dute 253. zenbakian. Kultur arloko hamaika lagunen gogoetak biltzen ditu idatziz eta bederatzi irudiz, izurriak bistan utzi eta geroztik landu diren zenbait gaiz, urteak emandako bizipenez eta zerumugan sumatzen diren aldaketez.

Osorik irakurri

KULTURA

Geruzak, sariak eta nostalgia

Badira gure betiko lur hau berritzen duten zerak. Geruzak izeneko proiektua sortu da, «gazteen eguneroko kezka eta galderetatik abiatuta, euskaraz eta euskaratik, feminismoa, soziolinguistika, kultura eta pentsamendua lantzea helburu duen ikus-entzunezko sorta». Idazten ari naizen egun honetarako lehen kapitulua soilik dago ikusgarri, eta...

Osorik irakurri

GLOKALIA

Ikusezinaren alde

Denok jolastu izan dugu ezkutaketan gure haurtzaroan. Nahikoa izan zitekeen aurpegia tapatzea eta begiak ixtea jolasa martxan jartzeko, barrea eragiteko, emozionatzeko: «Banago ala ez nago?». Desagertzeak eta agertzeak poza eragiten zuen. Baina zein ote da hain ohikoa zaigun jolas horren funtzioa? Ezkutatzea ezinbestekoa zaigu sinbolizazi...

Osorik irakurri
berria ikasgela banerra