Jakinek UEUrekin eta Usurbilgo Udalarekin batera antolatzen duen udako jardunaldia data aldaketarekin dator aurten. UEUren 51. udako ikastaroetako Jakin Jardunaldia ekainaren 22an eta 23an egingo da. Euskal Herriko gizarte mugimenduen bilakaeraz eta erronkez arituko dira hamar lagun, adituak eta gizarte mugimendu jakinetako kideak. Jada, zabalik dago izen ematea www.ueu.eus atarian.
Xabier Eizagirre Jakineko kidearekin Joan Mari Torrealdaik abian jarri zuen euskarazko liburugintzaren azterketaz aritu gara Jakingunean. Jakin aldizkariaren 253. zenbakian 2021eko azterketaren emaitzak argitaratu ditu Eizagirrek eta horien laburpena egin digu. Horretaz gain, 1976an Torrealdaik hasi zuenetik euskal liburugintzan izan den bilakaera eta liburugintzaren azterketaren zentzua ere jorratu dira, Eizagirreren hitzekin eta Torrealdaik berak esandakoak gogoratuz.
KULTURA
2022an Euskal Autonomia Erkidegoan Hezkuntza Lege aurreproiektuaren zirriborroa onartu zuen Eusko Jaurlaritza osatzen duen gehiengo politikoak. Ordutik, nahikoa iskanbila sortu da hezkuntza komunitatearen eta eragile ezberdinen artean. Matrikulazioaren garaian ari naiz lerro hauek idazten, eta lauso bezain narras egindako proposamena herr...
Osorik irakurriGLOKALIA
Martxoaren 20an argitaratu zuen IPCCk, NBEren Klima Aldaketari Buruzko Gobernu Arteko Taldeak, bere seigarren ebaluazio zikloaren sintesia. Horrela, 2015ean hasitako bideari amaiera eman dio, eta ez du beste ezer argitaratuko 2030 arte. 36 orrialdeko dokumentu eskematikoa da, ingelesez bakarrik argitaratua, eta bertan laburtzen ditu aurre...
Osorik irakurriHISTORIA
Ireneo Funesen istorio tristea kontatu zigun Borgesek. Funes oroimentsua da, dena gogoratzeko zorigaitza du. «Mendi bakoitzeko zuhaitz bakoitzeko hosto bakoitza». «Zabor hustegi bat bezalako» memoria zuen. Ezin zuen ezer egin oroitzapen horien guztien zamarekin, lo ere ezin zuen egin. Borgesen hitzetan: «Nekerik gabe ikasiak zituen ingele...
Osorik irakurri