Jakin(guran) atalaren bigarren elkarrizketan Dom Campistron ilustratzailearekin aritu gara, Jakin aldizkariaren 244. zenbakitik kontrazaleko artikulu grafikoen egilea ere badena. Bere liburu ilustratutik abiatuta, kulturaz, herriaz, hizkuntzaz eta sorkuntzaz duen ikuspegia ezagutu dugu.
Euskal pentsamenduaren transmisiorako proiektu digitalaren atal berri bat osatzen dute EABko bederatzi idazleek. Eskuragarri eta kontsultagarri dago jada Julene Azpeitia, Errose Bustintza, Karmele Errazti, Miren Etxabe, Julia Fernandez Zabaleta, Tene Muxika, Polixene Trabudua, Sorne Untzueta eta Elbire Zipitriaren obra osoa. Lorea Agirrek azaldu duenez, «lan kualitatibo mardula» da, «apenas egin baita azterketa bibliografikorik garaitsu horretako emakumeen obraren gainean».
KULTURA
Margaret Mead antropologo estatubatuarrak badu saiakera labur bat Kultura eta konpromisoa (1970) izenekoa. Kultura zentzu antropologikoan aztertzen du Meadek, bizimodu eta balio-multzo gisa, eta hiru kultura mota bereizten ditu: postfiguratiboa, kofiguratiboa eta prefiguratiboa. ...
Osorik irakurriGLOKALIA
Urte berria etorri zaigu, urtero bezala. Elkarrekin ari gara hazten, nagusitzen, zahartzen. Elkarrekin bizi dugu denboraren misterioa. Denbora. Horixe izan zen azkenengo Pentsatu! jaialdiaren gai nagusia, 2017az geroztik ospatzen dugun festa ederrean. Ospakizuna Donostian eta azaroan izaten da, filosofiaren aldeko nazioarteko egunarekin b...
Osorik irakurri