Joan Mari Torrealdai bekaren 2. edizioak euskal kulturaren azterketari helduko dio. Proiektuak urriaren 21era bitarte aurkeztu ahalko dira, eta 14.000 € eskuratuko ditu irabazleak. Proiektuak jmtbeka@jakin.eus helbidera bidaliko dira.
Iaz zendu zen Joseba Intxausti Jakinen sortzaile eta zuzendari ohiari omenaldi sentitua egin diote bere jaioterrian, Seguran. Lehenik, bere lanarekin egindako ekarpena gogoratu dute Paulo Agirrebaltzategik, Joseba Agirreazkuenagak eta Nekane Goikoetxeak. Hurrenez hurren, bere ibilbide bio-bibliografikoa, ikerketa historikoan egindako ekarpena eta euskararen historia sozialean jarritako mugarriak izan dituzte hizpide. Jarraian, herriko plazan ekitaldi ederra eskaini zaio, ordezkariek, etxekoek eta herriko kultur eragileek osatua. Berak abiatutako bidea jarraitzeko premia eta desioa aipatu dute denek ere.
KULTURA
Hein handi batean, amaierek eman ohi diote zentzua gure istorioei, eta horietan gure burua kokatzeko aukerari. Edo behintzat sinesmen horrek sostengatzen du, askorentzat, denboraren gezian aurrera jarraitzeko gaitasuna eta indarra, azken ebazpenerantz, bakea ekartzeko gai izango dena, erresoluzioa. Amaieratik hastea teknika eraginkorra da...
Osorik irakurriGLOKALIA
Ez da gertaera interesgarri askorik izaten gure herrian. Norbere interesekoak bai, noski, gutako bakoitzaren eta ingurukoen bizitzak, kasurako; baina interes orokorrekotzat hartzen denik, ezer gutxi. Eitb.eus atarian begiratuta azken urtean ‘Urduliz’ zenbat aldiz aipatu den, hauxe: Osakidetzaren 40. urteurrena, Herri Txiki Infernu Handi s...
Osorik irakurriHISTORIA
Nola gurutzatzen, nola korapilatzen dira jasotzen ditugun zapalkuntzak gure baitan? Zein leku hartzen dugu menderapenaren adaburuan? Beti behean, batzuetan goian? Zapalketa mota berbera al da emakume guztiontzat? Zapalkuntzaren kontrako irtenbide posibleek zapaldu guztientzako balio berdina al dute? Non kokatzen dugu gure arazoen artean e...
Osorik irakurri