Geruzak proiektuak beste hiru gai landuko ditu, bederatziko sorta osatuz. Etorkizunari buruzko gogoeta aurkeztu da azaroaren 16an Errenterian. Lau dira ikus-entzunezko berrietako gazte protagonistak: Julene Susana Samuel, Maialen Imaz, Maren Durán eta Mikelsa Etxebarria. Aurkezteko geratzen diren bi gaiak Edertasuna eta Maitasuna dira.
Haritz Azurmendi, Alba Garmendia eta Mikel Urdangarin filosofo gazteek Joxe Azurmendiren pentsamendua gaurko begiradatik aletu dute, Lorea Agirreren gidaritzapean. Egun puri-purian dauden zenbait auzi pentsatzeko hari-muturrak aurkitu dituzte gazteek Azurmendiren obran, hasi partikular-unibertsal auzitik eta gizaberetxoaren kontzeptura.
KULTURA
«Itxasoa beti gañezka-naian dabil. Baño beti gelditzen da bere esparruan, arkaitz zakarri zartakoa edo ondartz gaxoari muxu eman dioneko». Halaxe hasten da Yakin aldizkariaren lehen zenbakia, lehenengo artikuluari ‘Loyola’ko San Iñazio, Loyola’koa’ izenburua jarrita. Irakurle jatorrari «itz bi besterik ez, baña auetxek ondo esandakoak» eg...
Osorik irakurriGLOKALIA
Duela gutxi, Bilboko autobus geltokitik hurbil oinez nindoala, Radio Euskadiko esatari batek geratu eta elkarrizketatu ninduen, herritarrok Primeran plataformaren inguruan zer iritzi dugun jakin nahian. Aspaldion zeharo deskonektatuta ibili naiz, ez diet albistegiei kasu handirik egin, eta plataformaren berri eman behar izan zidan lehenik...
Osorik irakurriHISTORIA
Udaberria izango zen liburua irekitzea erabaki nuenean. Emakumearen irudia zuen izena; duela zenbait urte Arabako Arte Ederren Museoan erosia nuen. Museoko koadroetan ageri diren emakumezkoen irudiekin osatutako liburua da. Bertan, andereak dantzan ageri dira, edo umeak zaintzen, etxeko lanak egiten, edota fabriketan. Burgesiako emakumeak...
Osorik irakurri