Asteazkena, 2018ko abenduak 19
Gora joan

AITOR ZUBEROGOITIA

Aitor Zuberogoitia (Etxebarria, 1972). Informazio Zientzietan doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean, euskarak kazeta abertzale elebidunetan duen presentzia aztertu zuen bere tesian. Mondragon Unibertsitateko irakaslea da Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduan. Bertako Hezikom ikerketa-taldeko (Komunikazioa eta Hezkuntza) ikertzailea da, eta euskarazko komunikabideak eta berorien berrikuntza dira bere ikerketa lerro nagusiak. Ildo horiekin loturiko zenbait lan kaleratu ditu, hala nola Bidegorriak hizkuntzentzat (Elkar, 2005) edota Masa-komunikaziotik Informazioaren Gizartera (UEU, 2009; Lierni Alkortarekin batera). Beste zenbait saiakeraren egile ere bada, tartean Surf (Alberdania, 2011; 2009ko Miguel de Unamuno Saiakera Saria).