Asteartea, 2024ko maiatzak 07
Gora joan

MILLE BØJER

Mille Bøjer (Aalborg, Danimarka, 1971). Gobernantza eta Ekonomian lizentziaduna da Cornell Unibertsitatean, eta Zientzia Politikoetan masterra egina du Kopenhageko Unibertsitatean. Talde elkarrizketen eta aldaketa prozesuen erraztaile eta diseinatzaile aritua da. 2015az geroztik Reos Partners gizarte berrikuntzako nazioarteko erakundearen Europako bulegoko zuzendaria da Genevan, zeinak laguntza ematen baitie mundu guztian barrena erronka konplexu eta arrisku handikoetan elkarrekin lan egin nahi duten interes taldeei. Aurretik, Reos Partnersen bulegoak sortu zituen Hegoafrikan eta Brasilen, beste ekintzaile batzuekin batera. Bi hamarkada baino gehiago daramatza eskala handiko proiektutan lanean, orotariko interes taldeekin, komunitate, nazio, eskualde eta mundu mailan, askotariko erronken inguruan: haurren babesa, droga, hezkuntza, demokrazia, gizarte zibila, bakea eta klima... Elkarrizketarako metodologiak, printzipioak eta ikuspegiak biltzen dituen Mapping Dialogue. Essential Tools for Social Change lanaren egileetako bat da (Taos Institute Publications, 2008); horrez gain, gizarte aldaketaz diharduten beste hainbat argitalpenetan ere parte hartu du.

ARTIKULUAK

  1. Etorkizuneko errealitateen kosorkuntza. Etorkizunari aurre egitean erori ohi garen hiru tranpak
    Mille Bøjer |- 2023.urtea, 256-257. zenbakia