Larunbata, Igandea, 2024ko apirilak 27
Gora joan

Kultura

Miren Artetxe Sarasola
Miren Artetxe Sarasola

Inoiz ezagutu ez dudan jendeak eta lekuek nostalgia sortzen didate. Ezagututakoek ere bai. Zerbait gustuko dudanean, gustatzen zait gerora sentituko dudan nostalgia unean bertan sentitzea. Gauza askok asaldatzen naute, eta pozten naiz. Ulertzen ez ditudan gauzek begiak zabaltzen dizkidate. Hortik idatziko dut kulturaz blog honetan. EHUn nabil irakasle eta ikerlari. Nire amona zain dago biloba lanean noiz hasiko.

Tapiz gorriaren ingurumarietan izan da aurten ere euskal zinemagintzaren diagnosirako tarte ofiziala, Donostiako Zinemaldiaren 65. edizioan. Euskal hedabideek fokua bertan jartzearekin bat heldu zaizkigu datuak: aurten proiektatu diren berrehun eta hamahiru filmetatik hamalau izan dira Euskal Herrian ekoitziak, eta horietatik zazpi euskarazkoak: Handia, Nur eta herensugearen tenplua, Akelarre, Areka, Bi txirula, Elkarrekin-Together eta Euritan.

Sarrionandiak Lapur banden etika ala politika saiakeran argi adierazten du nola bera haurra zen garaian ia anakronismoa zen bertsolaritza. Nola ez zuen bertsolaritzaren alde apustu egingo, handik berrogeita hamar urtera bizirik egongo ote zen galdetu izan baliote. Pentsatzekoa da apustu hura batek baino gehiagok galduko zukeela.

Otsailaren 27an aurkeztu zuten prentsaurrekoan Etxauzia proiektua, Etxauzian berean, Baigorrin, eta martxoan eta apirilean zehar Hego Euskal Herriko hiriburuetan ari izan dira egitasmoa aurkezten. Ez da oraingo kontua. Badira bi urte Kattalin Sainte-Mariek koordinatzen duen elkartea plantan ezarri zutela. Baigorriko Etxauzia gaztelua erostea da lehen urratsa, eta Baigorri eskualdea eta Ipar Euskal Herriko barnealdea biziaraztea helburua. No eta to.

Badut lagun bat mendian gabiltzala errekastoren bat ala iturriren bat ikusten duen aldiro esaten duena: «honek emanean segituko du, gu hemen ez gaudenean ere». Eta pentsatu izan dut bere modua dela, gizakion hutsaltasuna adierazteko, naturaren handitasunaren aurrean.

Sinopsiaren arabera, Irrintziaren oihartzunak filmak kontatzen duena Mirentxu Loiarteren (Iruñea, 1938) «sorkuntza-lanetan emandako erbestealdia» da. «Zinemagile nafarraren memoria eta obra miatu asmo dituen begirada bat da» lanaren abiapuntu.

Beharbada aktualitatearekin lotura estuagoa luke aipatzeak itxi berri dela Donostiako Garoa Kultur Lab liburu-denda, zabaldu eta bi urte eta erdira, hainbat kultur ekitaldi antolatu ondoren. Baina, Bilbon bada berri hoberik eta goazen Erronda kalera. Izan ere, euskal kultura sustatu eta zabaltzeko xedearekin sortu dute hainbat kultur-eragile eta norbanakok Biba! proiektua. Urritik hona ekitaldi andana bat antolatu da horretarako ireki den taberna-lokalean, eta bilbotarren (zein periferiakoon) erantzuna ezin hobea izaten ari dela dirudi.

Urriaren 31n estreinatu zen Luhuson Francoren bilobari gutuna aretoa mukuru zela, eta geroztik hogeita hamar emanalditik gora eskaini dituzte Euskal Herrian zehar. Artedrama, Le Petit Théâtre de Pain eta Dejabu Panpin Laborategia elkarlanean aritzen diren hirugarren aldia da hau, aurrez Errautsak eta Hamlet antzezlanak egin baitzituzten batera. Berriz idatzi dute gidoia Igor Elortza eta Unai Iturriagarekin. Berriz Ximun Fuchs zuzendari. Eta berriz lortu dute aretoak betetzea (Zarauzko Modelon izan da azken emanaldia oraingoz, eta sarrerak lau egun lehenago agortu ziren). Hamlet-ek 9.400 ikusletik gora bildu bazituen, ez dirudi oraingoan gutxiago izango direnik.

«Nori ez zaio gustatzen besteren hitz goxoak jasotzea, txaloak aditzea, loreak, lausenguak, losintxak hartzea? Baina beharrezkoena, barrutik datorkigun autoestimua da, egin behar zena egin dugunaren kontzientzia»

Bukatu dira Rioko Olinpiar Jokoak. Kirolariak etxean dira honezkero. Baita kazetariak ere. Jokatu dira jokatu beharrekoak, estatu bakoitzak zenbatu ditu bere dominak, eta orain Rioko favelak Google Mapsen ikus daitezke. Zoragarri.

Sorkuntzari, jolasa eta transmisioa. Bertsolaritza jotzen da sarri berrikuntzaren eta jarraikortasunaren arteko oreka horretan asmatu izanaren eredu. Joan den mendeko gizarteko aldaketek bertsolaritza desagertzera eramango zuketen, ziur aski, bertsogintzak bere burua berrasmatzen jakin izan ez balu.

Sortu eta birsortu. Kulturak, kultura izango bada, sortzeko ez ezik erreproduzitzeko mekanismoak behar ditu. Eta hori, besteak beste, plazan gertatzen da. Maiatzaren 23tik 29ra Aiaraldean antolatuta zen Jalgi. Euskal kulturaren plaza ibiltaria egitasmoa («Jalgi» lelopean ospatutako azken Herri Urrats izan eta bi astera).

Donostia. Turismoaren Europako Hiriburua. Maiatzak 31. #GipuzkoaZutik mugimenduak bi egun eta bi gau daramatza Gipuzkoa plazan, Euskal Herriko metro karratu garestienetakoetan, pozik eta protestan. Oraindik ez dituzte plazatik bota. Oraindik ez dira plazara itzuli. Oraindik ez dute inor atxilotu. Oraindik ez dira ia bi mila pertsona elkartu ekainaren 4ko manifreestylean. Giro lasaia dago plazan.

Antton Lukuk eman omen zizkien zenbait ideia Maialen Fauthoux eta Arantxa Hirigoieni ere haien azken sorkuntza lanerako. Txikia da gure mundua. Ama-2 taldea osatzen duten antzezleek Ama’tur deitu dute sakelako antzerki formatuan ematen ari diren azken lana, amateurrak baitira, eta haien azken tourra baita.

Bestelako arte obra batek harrotu ditu hautsak Baionan. Marc Aillet Baionako apezpikuak katedralaren lau hormen artean jarri zuen, ikusgai, Lukasz Murzyn artistak eginiko bideoa. Bular bat tanta jario, odola mihise zuritan, haurdun dagoen emakumearen sabel joria, hamar minutuko abortuaren aurkako propaganda, etengabeko proiekzioan, bataiarrien gain-gainean. Artistak ukatu egin ditu akusazioak, ordea. Bideoaren helburua (ez gaia, helburua) erlijioari loturikoa omen da hertsiki. Sabelak eta haur sortu berriak miserikordiari egiten diotela keinu, eta ez abortuaren inguruko polemikari. Hori bai, katolizismoa beti egon dela abortuaren aurka, noski. Nahikoa azaldu du.

Martxoan piztu zen berriz ere Banksyren identitateari buruzko eztabaida. Londresko Queen Mary unibertsitateko ikerlari batzuen arabera, berrogeita bi urteko ingelesa da kale-artista. Robin Gunningham, hain zuzen ere. Urte askotarako. Ez da lehen aldia izen hori prentsan ageri dena. Banksyren inguruko paradoxak asko baitira, eta bat hauxe, nor den ezkutatuz, obra azpimarratu ordez identitateari buruzko interesa piztea.

Hasi bada hasi da. Donostia Europako Kultur Hiriburu dugu, jaun, andere eta bestelakook. Aspaldi sartu zitzaigun kontzeptua begi-belarrietatik, baina, hasi behar zuen eta hasi da. Giza eskubideak, elkarbizitza, elkartasuna, identitatea eta aniztasuna; prozesua eta legatua. Eta arrapaladan etorri dira danbor hotsak, pantaila erraldoiak, argiak, zubiak, topak eta brindisak.