Astelehena, 2017ko azaroak 20
Gora joan

Udan ere ez da giro

2014-11-25

Alemania eta Frantziako ekonomiak ere geldotzen, Italiakoa lez; Espainiako zor publikoa bilioi eurotik gora; KPI zero azpitik Hego Euskal Herrian ere. Horratx udako giroaren adierazgarrietako batzuk. Euskal ekonomiaren bezero nagusiak ez dabiltza euren onenean, eta, ingurumari horretan, Euroguneaz harago saltzen saiatzea beste erremediorik ez da euskal enpresentzat, adabaki gisa bederen.

Nolanahi den, euro sendoak Euroguneari prezio egonkortasuna ekarri dion arren, denbora luzeegiz inflazio aurreikuspenak zero inguruan finkatuz gero, Japoniako deflazioa eta hamarkada galdua gogorarazten duten ezaugarriak pilatu ditzake EBZren menpeko Europak. Eta, horren guztiaren aurrean, egiturazko erreformen alternatiba baino ez du uzten egungo Eurogunearen arkitekturak, alegia, langileen baldintzen txartzea, modu politikoki ez zuzenean esanda, lehiakortasuna helburu.

Aurreko horri tokian tokiko hauteskunde egutegiak gehituta, neurri bateratu eta koordinatuak hartzeko zailtasuna ere bistakoa da.