Larunbata, Igandea, 2024ko apirilak 27
Gora joan
Menua
Joan Mari Torrealdai Beka

'Artxibo biluzia' martxoaren 12an Arriaga Antzokian

Aurretik, Lorea Agirrek testuingurua eskainiko dio Joan Mari Torrealdai Bekatik abiatuta

2024-03-05

Joan Mari Torrealdai Beka eskuratu duen proiektuaren emaitza edo ekintza eszenikoa, dokumentua, performancea eta antzerkiaren mugetan mugitzen den lana eskainiko du Metrokoadroka Kolektiboak martxoaren 12an Arriaga Antzokian, 19:30ean. Loraldia festibalaren baitan emango dute ikuskizuna eta sarrerak sarean eskura daitezke.

Aurretik, Lorea Agirrek testuingurua eskainiko dio ikuskizunari 18:30ean Foyer-ean egingo den Ikusletegian. Joan Mari Torrealdai nor zen eta Artxibo biluzia proiektu eta ikuskizuna nondik abiatzen den ezagutzeko aukera ezin hobea.