Larunbata, Igandea, 2024ko apirilak 27
Gora joan
Menua

Euskarazko hedabideen sektorea indartzeko bidean, Hekimen elkartearekin

2024-03-19

Ekimenek, herri ekimeneko euskarazko komunikabideak biltzen dituen elkarteak, urteroko batzarra egin du martxoaren lehenean Martin Ugalde Kultur Parkean. Urteko egitasmoa adosteaz gain, sektorearen egoerari buruz gogoeta egiteko baliatu dugu hitzordua kideok. 

2019an martxan jarritako dirulaguntza eredu berriak jauzi kualitatibo bat eman behar luke datorren aldaketan, euskarazko hedabideen iraunkortasuna eta duintasuna bermatzeko. Horregatik, Hekimen osatzen dugun hedabideok berrikuntzan ahalegintzen jarraitzeko konpromisoa hartu dugu, uneari dagozkion behar komunikatiboak asetzeko gure ahalmenaren neurrian osorik erantzunez, orain artean bezala.

Bestetik, administrazioari euskarazko hedabideen sektoreari bultzada handi bat emateko konpromisoa eskatzen zaio, «korporazio mediatiko handien eragin homogenizatzailearen aurrean» herri mailako erronka baita aurrean duguna. Adierazpenean sinatu gisa, «gure izana, kultura, hizkuntza eta balio demokratikoak dira arriskuan egongo direnak ez badugu lortzen berezko sare mediatiko askotarikoa, ongi errotua eta euskalduna indartzea».

Irakurri adostutako komunikatua