Ostirala, 2024ko ekainak 21
Gora joan
Menua

Jakin taldea eta Joxe Azurmendi, Udako Ikastaroetan

2024-05-31

56ko belaunaldia, Jakin Taldea eta Joxe Azurmendi ikastaroa egingo da uztailaren 29 eta 30ean Donostiako Carlos Santamaria zentroan, eta "Euskal Herriaren bilakaeran esanahi berezia izan duen garaia" landuko da bertan.

Helburuak 1956ko belaunaldiak euskal hizkuntzaren, kulturaren eta herriaren garapenaren alde egindakoak ezagutzea izango da, eta horien artean, Jakin taldeak eta Joxe Azurmendik euskal kultura eta pentsamendua sustatzeko egin dituztenak gogora ekartzea. 

Lorea Agirre eta Haritz Azurmendi Jakineko kideek hartuko dute hitza, Agirrek 56ko belaunaldia gaurko lokatzetatik aztertuko du Idurre Eskisabelekin, eta Azurmendik Joxe Azurmendiren pentsamendua gaur zertan den, Andoni Olariagarekin.