Asteazkena, 2017ko Martxoak 29
Gora joan
Gaiak Udako Ikastaroak
Alaitz Aizpurua (Usurbilgo udala), Joan Mari Torrealdai (Jakin), Ane Sarasua (UEU), Iñaki Alegria (UEU), Xabier Arregi (Usurbilgo udala), eta Lorea Agirre (Jakin)
[JAKIN]

UEUren eta Jakinen azken bi urteotako elkarlanari batu zaio Usurbilgo udala. Hiru urteetako lankidetza hitzarmena sinatu dute hiru erakundeek, eta horren emaitza izango da uztailaren 13 eta 14an Usurbilen egingo den Jakin Jardunaldiak, UEUko Udako Ikastaroen baitan. “Usurbil badelako nor”, gogoratu du Lorea Agirre Jakineko zuzendariak, “gure kulturgintzaren memorian eta iruditerian duen lekuagatik. Jakinentzat zentzu osoa du jardunaldiak hemen egitea”. Edukiak lantzen ari da orain Jakin, baina "gaur egungo korapiloetako bati arreta" jartzeko ikastaroa izango dela ziurtatu du Agirrek.

Osorik irakurri
Jakin 218. 2017
Historia bizia sailean, Filipe Oihanburu dantzari, koreografo eta koru zuzendaria elkarrizketatu du Oskar Alegriak. Gaiak sailean, Amaia Alvarez Berastegik justizia trantsizionalaren kontzeptua aztertu du, bere oinarri teorikoak euskal errealitatera egokituz.