Joan Mari Torrealdai Beka eskuratu duen proiektuaren emaitza edo ekintza eszenikoa, dokumentua, performancea eta antzerkiaren mugetan mugitzen den lana eskainiko du Metrokoadroka Kolektiboak martxoaren 12an Arriaga Antzokian, 19:30ean. Loraldia festibalaren baitan emango dute ikuskizuna eta sarrerak sarean eskura daitezke.
Aurretik, Lorea Agirrek testuingurua eskainiko dio ikuskizunari 18:30ean Foyer-ean egingo den Ikusletegian. Joan Mari Torrealdai nor zen eta Artxibo biluzia proiektu eta ikuskizuna nondik abiatzen den ezagutzeko aukera ezin hobea.
Hiria lokatzetan jarriko dute Lokatza podcastaren egileek, lehen aldiz zuzenean eta jendearen aurrean. Hiria zeren gainean eta zeinen bizkar eraikitzen den pentsatzeko proposamen hausnartzaile eta sormenezkoa izango da. Parte hartzaileak Lokatza podcastaren sortzaile Ainara Lasa, Amagoia Gurrutxaga, Idurre Eskisabel eta Lorea Agirre izango dira, eta eurekin Miren Amuriza, Miren Narbaiza eta Lizar Begoña ariko dira hiria lokazten.
KULTURA
Duela aste batzuk gertatu zen. Txikitatik izan dudan gaixotasun kronikodunontzako baliabideak eskaintzen dituen elkarte baten bitartez kontaktatutako psikologa batekin saioan nengoen, online. Ulertezina egiten zitzaidan insistentzia batekin galdetzen zidan ea zenbatero ateratzen nintzen kalera, kafe bat hartzera espezifikoki, momentuan pa...
Osorik irakurriGLOKALIA
Zerbait mugitzen dabil mugikortasunaren arloan. Hemendik gutxira, ibilgailu kutsagarrienek sarrera mugatua izango dute Euskal Herriko hiri handietan. Izan ere, Europako Batasuneko zuzentarauek eta estatuetako legeek behartuta, emisio gutxiko eremuak (EGE) ezarri beharko dituzte, beranduenez, 2025erako. Neurriak Hego Euskal Herriko 50.000 ...
Osorik irakurriHISTORIA
1962ko abuztuaren 4an, 08:30etik 10:30era bitartean, hor nonbait, barbiturikoz pozoitu ondoren Marilyn Monroe hil izanak ez dauka, hasiera batean eta itxuraz, behintzat, Euskal Herriarekin zerikusi handirik. Baina, badu, noski, zerikusirik, azken batean gizatasunaz eta mundu modernoaz ari baikara. Marilynek ez zekien, pinpilinpauxen hegal...
Osorik irakurri