Osteguna, 2024ko apirilak 25
Gora joan
Menua

JOAN MARI TORREALDAI

Joan Mari Torrealdai

Joan Mari Torrealdai (Forua, 1942). Teologian eta Informazio Zientzietan lizentziaduna eta Soziologia eta Zientzia Politikoetan doktorea da. Jakin aldizkariaren zuzendaria izan da 1967tik 2014 arte, eta gaur egun Jakin Fundazioaren lehendakaria da. Ibilbide luzea du euskalgintza eta kulturgintzaren esparruan: Anaitasuna hamabostekariaren zuzendaria; Elkar argitaletxearen sortzaileetako bat, eta Elkar Fundazioaren Patronatuko kidea; Euskaldunon Egunkaria-ko Administrazio Kontseiluko kidea eta lehendakaria... Bere ikergai nagusiak dira euskararen eta euskarazko kultura idatziaren historia soziala, liburuaren mundua, euskarazko komunikabideak eta zentsuraren auzia frankismo garaian. Hainbat aldizkaritan (Jakin, Anaitasuna, Egan, RIEV, Euskera...) idatzitako artikulu ugariez gain, 20 liburutik gora argitaratu ditu; besteak beste: Euskal idazleak, gaur (Jakin, 1977), Euskal kultura gaur. Liburuaren mundua (Jakin, 1997) eta Artaziak. Euskal liburuak eta Francoren zentsura (1936-1983) (Susa, 2000), baita XX. eta XXI. mendeko euskal liburu guztien katalogoak ere. 2007tik euskaltzain osoa da.

Memoria

ARTIKULUAK