Bi Jakingune izan genituen Euskadi Irratian 2006ko udazken-neguan. Hamar programa bakoitzeko, gai bera bietan, baina tratamendu desberdinarekin. Goiz erdian ordu laurden batez aurkezten zen gaia. Eta gai bera ematen zen iluntzean, modu lasai eta sakonagoan, ordubeteko mahai-inguru gisa.
Mahai-inguruotan Jakin-ek berak 50 urteotan jorratu zituen gai nagusiak azaldu ziren, gaion orduko giroa eta balizko gaurkotasuna agertuz, eta hori guztia protagonisten ahotik. Gai batzuk gaurkotasun betekoak ziren, beste batzuk iraganekoak: horiek eta haiek izan genituen solasgai, hala nola, euskararen ereduen gerra, euskararen normalizazioa, «zergatik eta zertarako euskaldun» polemika hura, sozialismo eta abertzaletasunaren arteko tirabirak Rikardo Arregi eta Txillardegiren artean, entziklopediagintza, euskal unibertsitatea, Guggenheim eta kultur politika, euskal prentsaren auzia, telebista lokalak, testuliburuak eta euskal curriculuma.
Hamar mahai-inguru horietako partaideak bere momentuan aldizkariko orrietan gaia jorratu zuten berak dira: Txillardegi, Joxe Azurmendi, Joseba Intxausti, Joseba Zulaika, Pruden Gartzia, Lore Erriondo, Xabier Isasi, Inaki Irazabalbeitia, Laura Mintegi, Iñaki Uria, Patxi Azpillaga, Beatriz Narbaiza, Andoni Sagarna, Paulo Agirrebaltzategi, Xabier Garagorri, Olatz Osa, eta beste.
Marian Beitialarrangoitia kazetariak eta Joan Mari Torrealdaik, erdi-kazetari erdi-solaskide, emanaldi guztietan esku hartu dute.
Solasaldi guztiak audioan jarrai daitezke.
Gaia | Parte‑hartzaileak | Audioa |
---|---|---|
Jakinen historia | Joan Mari Torrealdai | |
Zergatik eta zertarako euskaldun? | Joan Mari Torrealdai Joxe Azurmendi |
|
Abertzaletasuna eta sozialismoa | Joan Mari Torrealdai Txillardegi |
|
Hizkuntz ereduak eta euskara batua | Joan Mari Torrealdai Joseba Intxausti |
|
Euskal Unibertsitatea | Joan Mari Torrealdai Xabier Isasi |
|
Entziklopedia | Joan Mari Torrealdai Andoni Sagarna |
|
Testuliburuak eta Euskal Curriculuma | Joan Mari Torrealdai Xabier Garagorri |
|
Tokiko telebistak | Joan Mari Torrealdai Iñaki Uria |
|
Kultur politika eta Guggenheim | Joan Mari Torrealdai Joseba Zulaika |
|
Jakin 50 urte | Joan Mari Torrealdai | |
Jakin: oraina eta geroa | Joan Mari Torrealdai |
Gaia | Parte‑hartzaileak | Audioa |
---|---|---|
Marxismoa eta sozialismoa 1967an | Joan Mari Torrealdai Joxe Azurmendi Txillardegi |
|
Zergatik eta zertarako euskaldun? | Joan Mari Torrealdai Joxe Azurmendi Pruden Gartzia |
|
Hizkuntz ereduak eta euskara batua | Joan Mari Torrealdai Joxe Azurmendi Joseba Intxausti |
|
Kultur politika eta Guggenheim | Joan Mari Torrealdai Laura Mintegi Joseba Zulaika |
|
Euskal Unibertsitatea | Joan Mari Torrealdai Inaki Irazabalbeitia Xabier Isasi |
|
Entziklopedia | Joan Mari Torrealdai Paulo Agirrebaltzategi Andoni Sagarna |
|
Testuliburuak eta Euskal Curriculuma | Joan Mari Torrealdai Lore Erriondo Xabier Garagorri Olatz Osa |
|
Tokiko telebistak | Joan Mari Torrealdai Patxi Azpillaga Beatriz Narbaiza Iñaki Uria |
|
Prentsa idatzia | Joan Mari Torrealdai Jose Inazio Basterretxea Joanmari Larrarte Txema Ramirez de la Piscina |
|
Jakin: oraina eta geroa | Joan Mari Torrealdai Ritxi Lizartza Xabier Mendiguren Elizegi Andoni Sagarna |