Joxe Azurmendi (Zegama, 1941). 1960tik da Jakinkide, eta pare bat urtetan aldizkariaren zuzendari izan da. Joxe Azurmendik filosofiaren eta pentsamenduaren ikuspuntutik heldu dio euskal kulturaren azterketari. Esan behar da, zentzu honetan, euskal kulturaren esparruan sona eta itzal ukaezina lortu duen saiakeragile batez ari garela. Bere bizitzan argitaratutako liburu eta artikulu kontaezinetan, kulturarekin lotutako ia-ia gai guztiak jorratu dituela esan liteke: politika, historia, gizartea, hizkuntza, literatura, komunikazioa, artea, zientzia, teknologia. EHUn Filosofia Modernoko katedraduna izan ondoren, gaur Irakasle Emeritua da. 2010etik euskaltzain ohorezko da.