Ignazio Aiestaran Uriz (Iruñea, 1970). Filosofian doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean. EHUko Filosofia Saileko irakaslea da. Idazle eta saiogilea ere bada. Olerkigintzan Munstro abertzalea (Elkar, 2003) karrikaratu zuen. Saiogintzan Walter Benjaminen aingerua Gernikako bonbardaketatik (Elkar, 2010; Joseba Jaka Saria). Ohiko kolaboratzailea da idatzizko hedabideetan, Komunzki bloga izkiriatzen du Argia-ren webgunean. Sustainable Development: Relationships to Culture, Knowledge and Ethics (Karlsruher Studien Technik und Kultur - KIT Scientific Publishing, Karlsruhe) eta Sustainable Development, Ecological Complexity and Environmental Values (University of Nevada, Reno) liburuak ere koordinatu ditu globalizazioaren inguruan.