Ostirala, 2024ko martxoak 29
Gora joan

Jakin 217. 2017

Jakin 217.  2017
Aldizkaria Irakurri
PDF Deskargatu
Papera 14,00 €
Izan zaitez Jakinkide Harpidetu
Gai nagusia sailean, 2016ko kultur balantzea egin dute Garbiñe Ubeda, Ignazio Aiestaran, Iñigo Astiz, Miren Rubio, Alberto Barandiaran, Danele Sarriugarte, Garazi Ansa, Xabier Landabidea, Leire Palacios, Ane Zabala, Josu Goikoetxea, Izibene Oñederra eta H28 aldizkari saretirikoko zortzi marrazkilarik. Liburuak sailean, 2015eko euskal liburugintza aztertu du Joan Mari Torrealdaik (1976tik egindakoaren ildo beretik).
GURE IRITZIZ
GAI NAGUSIA: EUSKAL KULTURA 2016

Memoria zulatuak, memoria hesituak, memoria ukatuak

Garbiñe Ubedak Memoriaren gaineko gogoeta egiten du, Memoria Historikoak azken urteotan hartu duen protagonismotik abiatuta. Memoria ukatu baten historia ez ofiziala da gurea: herriarena, hizkuntzarena, nortasunarena. Gaurkotasun erabatekotik epaitzen dira gertaerak, momentuan sortutako anekdotak balira bezala. Memoria aldarrikatzen duenari inposaketa leporatzen zaio, aurreko inposaketa guztiak ontzat emanda. Politikakeria deitzen diote bati, zilegitasuna besteari.

Hiltzeko tankera aurrerakoia Europako kulturatik

Ignazio Aiestaranek egun proiektaturiko kulturari buruzko hiru auzi aztertzen ditu: 1) kultura bizitza sailkatzeko gailu gisa (‘Foucault-Aresti’ auzia); 2) hiltzeko tankera aurrerakoia Europako marka kulturalaren ikuskizunean (‘Anders-Sarrionandia’ auzia); eta 3) faxismo eta liberalismoaren arteko subjektu erreaktiboaren kultura indibidualistaren zemaia (‘Eribon-Borda’ auzia). Hiru auzien harira, gure jendartearen ispilua eta arriskuak erakusten ditu egileak.

LIBURUAK

Euskal liburugintza 2015

Joan Mari Torrealdaik, aurreko urteetan egindakoaren ildo beretik, 2015ean euskaraz argitaratutako liburuen azterketa aurkezten du. Honako alderdi hauek landu ditu: lehenik, liburu produkzioaren zifren iturriak; bigarrenik, argitalgintzari dagokionez, liburu ekoizleen izaera eta aniztasuna, argitaletxe emankorrenen aipamena eta kanpoko eta bertoko argitaletxeen ekoizpenaren konparaketa; hirugarrenik, argitalpenaren zenbakien inguruan, argitaratutako tituluen zifrak eta nobedadeak eta berrargitalpenak; eta, azkenik, gai multzoen sailkapenari buruzko datuak eta azterketa.

Izan zaitez Jakinkide Harpidetu