Dabid Anaut Peña (Burlata, 1968). Euskal filologian lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean. Euskara teknikaria 1991 urteaz geroztik, Bortzirietako Euskara Mankomunitatean, Elhuyar Aholkularitzan eta Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko udaletako euskara zerbitzuan. Euskalgintzako hainbat gunetan hartu izan du parte: Ikasle Abertzaleak, Euskal Herrian Euskaraz, EKB, Oinarriak, Euskararen Unibertsoa, Kontseilua, Karrikiri Elkartea, UEMA... Hainbat argitalpen ditu: besteak beste, Txokotik zabalera (Alberdania, 2006), Hizkuntzaren barrurako atea (UEU, 2012) eta Euskararen kate hautsiak. Hizkuntza zapalkuntzaren memoria (Euskal Memoria Fundazioa, 2013) liburuak, eta baita hainbat artikulu ere Bat, Argia eta Jakin-en.