Osteguna, 2024ko martxoak 28
Gora joan

IONE JOSIE DANJOU

Ione Josie Danjou (Donibane Lohizune, 1976). Frantses Literaturan lizentziaduna da Paueko Unibertsitatean, eta Euskal Ikasketen masterra egina du Baionako Unibertsitatean. Euskarari eskaini dio bere ibilbide pribatu eta profesionala. Euskalgintzan lehenik, Euskal Konfederazioan, Uemarekin partaidetzan, herriko etxeen lehen normalizazio planak bideratuz (2001-2006), Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluaren eta Hizkuntza Eskubideen Behatokiaren Baionako bulegoetan ondotik (2007-2014), tokiko egitura publikoetako euskara zerbitzuan (Errobi herri elkargoa) eta Euskal Hirigune Elkargoko hizkuntza politika zuzendaritzan, herriko etxeen politiken laguntza zerbitzuburu ondotik (2014-2022). Egun, Urruñako euskara zerbitzua sortzen ari da. Bere ibilbidean zehar, Gatuzain argitaletxeko, Info7 irratia kudeatu izan duen Azti-Begia elkarteko eta Erabil kolektiboko kide izan da. Euskal Irratietan, Kazeta.info eta Iparraldeko Hitza-n ere kolaboratzaile izana da.

ARTIKULUAK

  1. Zenbaterainoko aukera dute tokiko erakundeek hizkuntza politika garatzeko?
    Ione Josie Danjou |- 2023.urtea, 255. zenbakia