Ostirala, 2024ko martxoak 29
Gora joan

Jakin 204. 2014

Jakin 204.  2014
Aldizkaria Irakurri
PDF Deskargatu
Papera 14,00 €
Izan zaitez Jakinkide Harpidetu
Gai nagusia sailean, Baionako Biltzarraren 50. urteurrenaren harira, euskararen batasunaren oinarriak Txillardegik jarri zituela azpimarratzen du Joan Mari Torrealdaik, 50 eta 60etako hizkuntza polemika eta kultur giroa aztertu eta euskara kultur hizkuntza bihurtzeko eta gizartean txertatzeko abiatutako bidearen giltzarri nagusiak azaltzen dituen artikuluan. Liburuak sailean, Daniel Escribanok Pau Casanellasen Morir matando. El franquismo ante la práctica armada, 1968-1977 eta Martin Orbek Anxo Ferreroren Consejos de guerra contra el clero vasco (1936-1944). La Iglesia Vasca vencida liburuak aztertzen dituzte.
SUMARY
GAI NAGUSIA: TXILLARDEGI ETA EUSKARA BATUA

Batasunaren bidea urratzen. Txillardegiren eragintza praktikoa

Baionako erabakiak proposatu zirela 50 urte bete direnean, Txillardegik euskararen batasunaren prozesuaren aldi erabakitzaile horretan egindako lana eta izandako protagonismoa aztertzen dira. Izan ere, Txillardegi eta euskara batua banaezinak dira. 1950 eta 1960ko hamarkadetako kultur giroa eta hizkuntz polemika analizatu, eta euskara kultur hizkuntza bihurtzeko eta euskarari erabilera soziala bermatzeko abiatu zen bidearen giltzarriak azaltzen dira.

LIBURUAK

Hil akabatuz. Matxineriaren aurka Francoren diktaduraren hondarraldiko politikagintza

Pau Casanellas historialariaren Morir matando. El franquismo en crisis ante la violencia política. 1968-1977 (Los Libros de la Catarata, 2014) liburua aztertzen da. Francoren diktadurak azken urteetan talde matxinoen aurka burutu zuen politika da Casanellasen ikergaia, politika horretan frankismoaren eta monarkiaren lehen gobernuen artean jarraitze-lerro handiak egon zirela nabarmenduz.

Gerra zibileko errepresioaren kapituluetako bat

Anxo Ferreiroren Consejos de guerra contra el clero vasco (1936-1944). La Iglesia Vasca vencida (Intxorta 1937 Kultur Elkartea, 2013) liburutik abiatuta, gerra zibilean eta ondoko urteetan Euskal Elizak izandako jokabidearen eta bertako hainbat kidek jasandako jazarpenaren ‘errelato’ osoa eta ez alderdikoia aldarrikatzen da. Kontakizun hori ezinbestekoa da, egilearen iritziz, euskal gatazka politikoari konponbide demokratiko eta justua emateko.

Egunen Gurpilean
Izan zaitez Jakinkide Harpidetu