Astelehena, 2024ko maiatzak 20
Gora joan
Menua

Jean-Paul Sartreren ‘Begirada’ lehen aldiz euskaraz

Juanmari Agirreurreta filosofian doktoreak eta euskal filologoak itzuli du Sartreren lana

2017-10-17

Jean-Paul Sartreren (Paris, 1905 - Paris, 1980) L’Être et le Néant tratatu filosofikoaren funtsezko atala da ‘Begirada’ kapitulua. Juanmari Agirreurreta (Pasai Donibane, 1977) euskal filologo eta filosofian doktoreak ekarri du lehen aldiz euskarara, eta obraren beraren esanguragatik argitaratzea erabaki du Jakin Irakurgaiak sailak.

Jakin 220: 'Umorea politikoa da'

Umorearen mugen inguruan hausnartu dute Iñigo Aranbarrik, Uxoa Anduagak, Unai Iturriagak, Laura Mintegik, Mario Zubiagak eta Edorta Aranak

2017-06-27

Umorea politikoa da. Horixe du abiapuntu eta ondorio Jakinen 220. zenbaki monografikoak. Norbere ertzetik, umorearen eraikuntzaren inguruan hausnartu dute Iñigo Aranbarri idazleak, Uxoa Anduaga soziologoak, Laura Mintegi idazle eta EHUko irakasleak, Unai Iturriaga bertsolari, gidoigile eta irudigileak eta Mario Zubiaga eta Edorta Arana EHUko irakasle eta EMAN ikerketa taldeko kideek. Nork zeri barre egin, zergatik eta zertarako, mugaren alde batean edo bestean kokatzen baitu umoreak hartzailea. Eta euskaldunak dantza horretan daramatza mendeak, artikulugileen hitzetan. Peñaflorida kondearen Txanton Garrote pertsonaiatik hasi, eta egungo Mission Pays Basque pelikula edo ETBren Euskalduna naiz eta zu? saioraino. Muga horien inguruan osatutako bost artikulu topatuko ditu irakurleak Jakinen zenbaki honetan.

'Umorearen zimurrak', Iñigo Aranbarri

'Umorearen sarrailez eta giltzez', Uxoa Anduaga

'Zenbait ohar umorearen gainean', Unai Iturriaga

'Umoreak ez die graziarik egiten', Laura Mintegi

'Tirabirak: euskal gatazka binetetan', Mario Zubiaga eta Edorta Arana

 

 

Donald Trump amesgaizto amerikarra bihurtu denekoa

AEBetako presidentearen inguruko zazpi analisi jaso ditu ALEKA bildumaren liburuak. Egileen artean daude Joseba Zulaika, Joseba Gabilondo, Larraitz Ariznabarreta, Olatz Arrieta, eta William A. Douglass, besteak bestela

2017-06-20

The New York Times egunkariak pailazotzat jo zuen enpresa gizon horrek, Donald Trumpek, nazioarteko askoren ezusterako irabazi zituen pasa den azaroan AEBetako Etxe Zurirako hauteskundeak. Eta pentsaezina zena egia bihurtuta, segidan etorri ziren kezkak, beldurrak eta galderak. Klima aldaketaren, feminismoaren eta immigrazioaren esparruan, nabarmen. Amerikarren ametsa amesgaizto bihurtu zen askorentzat. Galdera eta kezka horiei erantzuteko asmoz gonbidatu ditu zortzi irakasle eta kazetari Elkar, Berria eta Jakinen elkarlanaren emaitza den ALEKA bildumak. Norbere esparrutik Donald Trump presidentearen jardunaz aritzeko: Joseba Gabilondo, Larraitz Ariznabarreta, Juan Garzia Garmendia, Joseba Zulaika, Unai Pascual, William A. Douglass, Jacqueline Urla eta Olatz Arrieta. Gure begietatik Trumpen jarduna aztertzeko.

Feminismo tradizionalaren tabuak King Kong-en eskuetan

Virginie Despentesen euskarara ekarritako aurreneko lana da 'King Kong teoria' saiakera, eta Eskafrandra bildumaren bigarren zenbakia da

2017-06-06

«Ni, neska gisa, areago naiz King Kong, Kate Moss baino». Virginie Despentes  (Nancy, 1969) idazle eta zinegileak bizipenetatik eta lehen pertsonan hitz egiten dio irakurleari King Kong teoria saiakeran, zuzen bezain gordin: «Gizonek emaztetzat hartzen ez dituzten emakume klase horietakoa naiz, zeinarekin ez duten seme-alabarik izaten; bata dela edo bestea dela, beti neurrigabea den emakume horren baitatik hitz egiten dut: oldarkorregia, zaratatsuegia, lodiegia, basatiegia, ile-latzegia, mari-mutilegia, halakoa omen naiz. Ni tasun maskulinoei esker naiz ni».

Prostituzioan jardun eta bortxatua izan ondotik jabetutakoaren manifestua baita King Kong teoria. Esperientzia eta teoria uztartuz, feminismo kontserbadorearen tabuak astintzen dituena: bortxaketa, prostituzioa eta pornografía. Eta maskulinitatearen oinarriak  hankaz gora paratzen dituena. «XIX. mendean politikoki inposatzen diren genero-ereduen kontrako piztia da King Kong, generoen aurreko kaosa». Irene Arrarats Berria-ko euskara arduradunaren hitzaurreko hitzak dira: «Gordina da ohiz kanpoko saiakera autobiografiko hau: ez apaingarririk, ez samurbiderik, baizik xuxen akademikoa izan beharrik ez duen estilo kaletar zuzeneko bat, punken gerrikoak bezain eztenez betea». Saiakeraren lehen lerrotik marrazten du berea Despentesek: «Itsusien baitatik idazten dut, itsuentzat, atsoentzat, mari-mutilentzat, frigioentzat, larrutan gaizki jotakoentzat, larrutarako inork nahi ez dituenentzat, histerikoentzat, akastunentzat, neska txintxoaren azoka handitik baztertutako emakume guztientzat». Horra norbere baitan etxe orratzetik gora doan King Kong, eta horra Despentesen hitzen ukabilkada. Orain baita euskaraz ere Eskafandrarekin.

'Euskara, generoa, jatorria eta klasea gurutzatzen diren lekua' Jakin jardunaldia

Hamabi aditu eta aritu elkartu dira, eta kultura programazioarekin osatu da jardunaldia

2017-05-31

Elkargunetik elkarguneaz aritzeko asmoz, 12 hizlari eta 100 entzule baino gehiago elkartuko dira bi egunez Usurbilen Euskara, generoa, jatorria eta klasea gurutzatzen diren lekua jardunaldian. UEUrekin eta Usurbilgo Udalarekin elkarlanean antolatu du jardunaldia Jakinek, eta UEUren udako ikastaroen baitan kokatzen da. HITZALDIAK BIDEOAK ATALEAN edo zerrendan HEMEN.