Ostirala, 2024ko martxoak 29
Gora joan
Menua
Urriak 4, 19:00h

Umorearen mugez eta eraikuntzaz 'Umorea politikoa da' mahai-ingurua Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean

Laura Mintegi, Unai Iturriaga eta Uxoa Anduaga izango dira mahaiaren bueltan

2017-09-17

NOIZ: Urriaren 4an, 19:00etan

NON: Oihaneder Euskararen Etxean, Gasteiz. ORTUÑO aretoan (Montehermoso)

 

Nork zeri barre egin, zergatik eta zertarako, mugaren alde batean edo bestean kokatzen gaitu umoreak. Posizionatzen gaitu. Eta euskaldunok muga lerro horretan egiten dugu balantza: Mission Pays Basque eta Ocho Apellidos Vascos pelikulak edo ETBren Euskalduna naiz eta zu? saioarekin sortutako harrabotsa horren lekuko. Horixe aztertu du Jakinen 220. aldizkariak. Umorearen eraikuntzari eskaini dio zenbakia. Eta horixe izango dute solasgai Uxoa Anduaga soziologoak eta Laura Mintegi idazle eta EHUko irakasleak mahaiaren bueltan. Biak aldizkariko artikulugileak. Norbere esperientziatik eta euskaldunon ikuspegitik arituko dira eztabaidan umorearen erabileraz eta esanahiaz. Guztia gidatzen Iñigo Astiz kazetaria.