Osteguna, 2024ko martxoak 28
Gora joan
Menua

{PODCAST} Azpeiti eta Durangoko kultur artikulazioak

Enekoitz Esnaola eta Ihintza Orbegozo. Azpeitian kultur artikulazioen inguruan egingo den jardunaldiaz

2021-05-27

Sanagustin Kulturugneak 10 urte Herri Batzordeak Jakinekin elkarlanean antolatu du maiatzaren 28an Azpeitian egingo den kultur artikulazioen inguruko jardunaldia. Enekoitz Esnaola Karrera Herri Batzordeko kidea hizlari arituko da bertan, Azpeitiko kultur komunitate artikulatuaren inguruan. Beste lau esperientzia praktiko ere ezagutu ahalko dira, tartean Ihintza Orbegozo Igartuak azalduko duen Durangoko herri dinamika: Plateruena ta gero zer?

Horri buruz jardun dute Oihana Iguaran Barandiaran kazetariarekin, Euskadi Irratiko Jakingunerako egindako erreportajean.

Martin Ugalderen obra digitalizatua eskura, jaiotzaren mendeurrenean

Urteurrenari lotutako egitasmoak aurkeztu dira Martin Ugalde parkean

2021-05-20

Martin Ugalde kazetari, idazle eta politikaria jaio zela mendeurrena betetzen da aurten eta hainbat egitasmo aurkeztu dira bere izena daraman parkean. Jakin Fundazioarekin batera, mendeurrenaren antolakuntzara batu dira besteak beste Elkar Taldea, Berraia Taldea, Andoaingo Udala, Hondarribiako Udala, Idazle Elkartea eta Eusko Jaurlaritza. Juan Mari Larrartek azpimarratu bezala, aurtengo ekarpen nagusia Martin Ugalderen obra digitalizatua eskuragarri jartzea izango da. Jakin Fundazioak digitalizatuko du obra.

Krisi ekologiko, klimatiko eta sozialaren inguruko jardunaldia

Aurtengo Jakin Jardunaldirako izen-ematea zabalik da

2021-05-17

Uztailaren 15 eta 16an izango da aurtengo Jakin Jardunaldia, Usurbilen. 'Krisi ekologiko, klimatiko eta sozialaren erdian: desazkundea beste biderik bada?' du izenburu eta izen-ematea dagoeneko zabalik da. Jakinek Udako Euskal Unibertsitatearekin eta Usurbilgo Udalarekin elkarlanean antolatutako jardunaldian krisi klimatiko, ekologiko eta sozialaren inguruko hausnarketa sakontzea hartu du helburutzat, eta Euskal Herrian abian dauden alternatibak ezagutzera ematea.

2021-05-11

EHUko Parte Hartuz ikerketa taldeak, gazteen parte hartze politikoari buruz egindako ikerketa bildu du artikulu batean Andoni Olariagak testuinguratze soziohistoriko bat egin dio gaiari Parte hartze politikoaren bost esperientzia jarri ditu elkarrizketan Ander Barandiaranek, bost lekukotzaren bidez: Aitana Agirre (EGI), Iñigo Etxezarreta (LGTBIQ+), Izar Hernando (Ernai), Unai Martinez (GKS) eta Naiara Rodriguez (mugimendu feminista)

Kultur artikulazioari buruzko nazio jardunaldia maiatzaren 28an, Azpeitian

Jakin Fundazioak eta Sanagustin kulturguneak 10 urte Herri Batzordeak lankidetzan antolatua

2021-05-05
'Bidador' pastorala, Iruñean.

Azpeitiko Sanagustin kulturguneak 10 urte Herri Batzordeak eta Jakin Fundazioak kultur artikulazioari buruzko nazio jardunaldia antolatu dute maiatzaren 28rako. Sanagustinen izango da, 9:30etik aurrera, eta hilaren 20ra arte eman ahal izango da izena. Euskal Herriko hainbat elkarte eta dinamika apuntatu dira dagoeneko. Zehazki, Kultur artikulazioa: nondik, zertarako eta nola izango du izena jardunaldiak.