Alberto Barandiaran Amillano (Altsasu, 1964). Historia eta Geografian lizentziaduna da, eta Hizkuntzalaritza eta Dialektologian masterduna. Kazetaria da, eta kazetaritzaren geroaz arduratua, baita hizkuntza politikaz ere. Literatura eta, oro har, euskal sorkuntzaren jarraitzailea da. Liburu hauek argitaratu ditu, besteak beste: Ez zaigu ahaztu (Susa, 1998), Postkronikak (Elkar, 2009), Veleia afera (Elkar, 2010), Ez duzu abusatuko (Elkar, 2017; IƱigo Astiz eta Miren Rubiorekin batera). Euskaldunon Egunkaria-n eta Berria-n aritu da kazetari, baita Garabide hizkuntzen gaineko lankidetzarako elkartean ere, Ekuadorko kitxua herrian komunikazioaren inguruko proiektu bat kudeatzen. Egun, Hekimen euskal hedabideen elkarteko zuzendaria da.