Pruden Gartzia (Oñati, 1964). Euskaltzain urgazlea da eta Filosofia eta Letretan doktorea. Lanbidez, Euskaltzaindiaren Azkue Biblioteka eta Artxiboko zuzendaria da. Udako Euskal Unibertsitateko (UEU) eta Joana Albret Bibliotekonomia Mintegiko kidea da. Gaztetatik saiatu da euskal kulturaren alde ekarpenak egiten, suertatu den leku guztietan. Ondoko liburuen egilea da: La España metafísica: lectura crítica del pensamiento de Ramón Menéndez Pidal (1891-1936) (Euskaltzaindia, 2004), Lazarraga, Ernazimentua euskaraz (Pamiela, 2005) eta Nafarroako auziaz (Elkar, 2015). Jakin aldizkariko harpidedun eta kolaboratzailea da hogei urte zeukanetik.