Ostirala, 2024ko apirilak 19
Gora joan

Zenbaki guztiak

Jakin 231

Zenbakia: 231 | Data: 2019

Gai nagusia sailean, Bertsolaritzaren azterketa soziologikoa 2015-2018 ikerketaren emaitzetatik abiatuta, bertsolaritzaren orainari eta geroari buruz gogoetatu dute Harkaitz Zubiri soziologoak eta Jone M. Hernández García antropologoak, batetik, eta Miren Amuriza, Andoni Egaña eta Maialen Lujanbio bertsolariek, bestetik.

Irakurri

Jakin 230

Zenbakia: 230 | Data: 2019

Historia bizia sailean, Jose Ramon Etxebarria irakasle, fisikari eta euskaltzalea elkarrizketatu du Miren Rubio Iturriak. Gaiak sailean, Jexux Larrañaga Arriolak "neuro" aurrizkiaren inflazio kulturala aztertu du, bere eragina hezkuntza-kulturan kokatuz.

Irakurri

Jakin 229

Zenbakia: 229 | Data: 2019

Gai nagusia sailean, 2018ko kultur balantzea egin dute Izaro Ieregi, Sustrai Colina, Nora Arbelbide, Alberto Barandiaran, Txakur Gorria, Adur, Maite Berriozabal, Xabier Gantzarain, Axpi, Dani Fano, Ines Arrue Unanue, Diego Pallés, Oier Guillan, Eider Eibar, Peru Iparragirre, Gorka Erostarbe eta Paula Estevezek. Gaiak sailean, itzulpenean eta itzulpenaren bitartez identitatea nola berrinterpretatzen ahal den aztertu du Garazi Arrula Ruizek.

Irakurri

Jakin 227-228

Zenbakia: 227-228 | Data: 2018

Gai nagusia sailean, 1960ko hamarkadaren amaieran Euskal Herrian zein mundu osoan aldarrikatutako utopiak egungo aldarri eta gizarte auzi eta eraldaketen begietatik aztertzeko saioa egiten dute Elixabete Garmendia Lasa, Alba Garmendia, Eduardo Apodaka, Uzuri Aboitiz Hidalgo, Iñaki Barcena, Anaiz Agirre, Xabier Harluxet, Amaia Lasa, Begoña Zearreta eta Begoña Huartek.

Irakurri

Jakin 226

Zenbakia: 226 | Data: 2018

Gai nagusia sailean, euskarazko kultur kontsumoari buruz Siadecok egindako ikerketaren harira, haren mugak eta aukerak aztertzen dituzte Juanjo Allur Dorronsoro, Joxemari Sors, Josu Amezaga, Arantxa Iturbe, Gorka Arrese eta Olatz Osak. Liburuak sailean, 2016ko euskal liburugintza aztertzen du Joan Mari Torrealdaik (1976tik egindakoaren ildo beretik).

Irakurri

Jakin 225

Zenbakia: 225 | Data: 2018

Gai nagusia sailean, euskara batuaren 50. urteurrenaren harira, haren ekarpenak eta egungo eta etorkizuneko erronkak aztertzen dituzte Lorea Agirre Dorronsoro, Joan Mari Torrealdai, Joseba Intxausti, Joxe Azurmendi, Paulo Agirrebaltzategi, Irene Arrarats eta Pruden Gartziak. Ondoren, euskalgintza eta kulturgintzako beste hogeita bi lagunen iritzia bildu da.

Irakurri