Gora joan

Zenbaki guztiak

Jakin 205

Zenbakia: 205 | Data: 2014

Gai nagusia sailean, 2014ko kultur balantzea egin dute Harkaitz Cano, Danele Sarriugarte, Iñigo Astiz, Nora Arbelbide, Alberto Barandiaran, Garazi Arrula Ruiz, Antton Iturbe, Haizea Barcenilla, Koldo Almandoz eta Iñaki Etxelekuk. Liburuak sailean, 2013ko euskal liburugintza aztertu du Joan Mari Torrealdaik (1976tik egindakoaren ildo beretik), eta 2011-2013 urteetako euskal liburutegi eta proiektu digitalen bilakaera aztertu dute Gerardo Luzuriaga eta Roberto Kerexetak.

Irakurri

Jakin 204

Zenbakia: 204 | Data: 2014

Gai nagusia sailean, Baionako Biltzarraren 50. urteurrenaren harira, euskararen batasunaren oinarriak Txillardegik jarri zituela azpimarratzen du Joan Mari Torrealdaik, 50 eta 60etako hizkuntza polemika eta kultur giroa aztertu eta euskara kultur hizkuntza bihurtzeko eta gizartean txertatzeko abiatutako bidearen giltzarri nagusiak azaltzen dituen artikuluan. Liburuak sailean, Daniel Escribanok Pau Casanellasen Morir matando. El franquismo ante la práctica armada, 1968-1977 eta Martin Orbek Anxo Ferreroren Consejos de guerra contra el clero vasco (1936-1944). La Iglesia Vasca vencida liburuak aztertzen dituzte.

Irakurri

Jakin 203

Zenbakia: 203 | Data: 2014

Gai nagusia sailean, parte hartzeaz eta herrigintzaz egiten dute gogoeta Zesar Martínez, Nicola Foroni, Jone Martínez, Jon Markel Ormazabal, Nerea Agirre, Olaia Jimenez, Marta Luxán, Andere Ormazabal, Unai Txurruka eta Olatz Dañobeitiak. Auziari lotutako gako nagusiak jorratzen dituzte: botere politikoa eta herri ekimena, gobernu modu irekiak eta eraldaketa soziala, partaidetasuna eta militantzia modu berriak... Herrigintza paradigma berri baten aurrean ote gaude?

Irakurri

Jakin 202

Zenbakia: 202 | Data: 2014

Gaiak sailean, lau artikulu datoz, gai hauen inguruan: hazkunde-osteko eta krisi garaiko euskal herrigintzaren gakoak eta erronkak (Joseba Azkarraga Etxagibel), euskal izendegia eta sexuaren araberako bereizketa (Idurre Eskisabel), Euskal Herriko animazio esperimentala (Ainhoa Fernandez de Arroyabe, Iñaki Lazkano eta Nekane E. Zubiaur) eta Lehen Mundu Gerrak Ipar Euskal Herriaren nortasun kontzientzian izan zuen eragina (Eneko Bidegain).

Irakurri

Jakin 201

Zenbakia: 201 | Data: 2014

Gai nagusia sailean, Kataluniako prozesu subiranistak azken urteotan izan duen bilakaera eta gorakadaren gako nagusiak aurkeztu ditu Vicent Partalek, sarrera orokor gisako artikulu baten bitartez. Ondoren, Kataluniako gizartea bertatik bertara ezagutzen duten hainbat euskaldunen iritzia bildu da (Itziar Aduriz, Martin Aranburu, Aitor Arruti, Aritz Galarraga, Gorka Knörr eta Elisabet Zunzunegi), auziari buruzko ikuspuntu ezberdinak jasotze aldera.

Irakurri

Jakin 200

Zenbakia: 200 | Data: 2014

Historia bizia sailean, Luis Iriondo kultur eragile polifazetikoa elkarrizketatu du Imanol Murua Uriak. Elkarrizketa osatuz, Iriondoren ibilbideko alor batzuk jorratu dituzte Joxemari Iriondok (1960ko hamarkadako euskal musika berriaren hastapenak), Josu Martinezek (euskarazko film-dokumental laburren Ikuska saila) eta Estitxu Garaik (euskarazko publizitatearen aurrerapena 1960-1975 aldian).

Irakurri