Julen Zabalo Bilbao (Basauri, 1957). Historia eta Geografia ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean. Geografia Politikoan doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean. EHUko Soziologia eta Gizarte Langintza Saileko irakaslea da, eta Parte Hartuz ikerketa taldeko ikertzailea. Nazionalismoa aztertu du adierazpide desberdinetan: nazio identitatea, nazio diskurtsoa, euskal nazionalismoa, euskal estatua.