Gazteen eta politikaren arteko harremana modu askotan irudikatu da garaiaren eta ingurune sozialaren arabera. Aldi batzuetan, gazte erreboltariak izan dira nagusi irudikapen sozialean. Gaur egun, ordea, badirudi gazte axolagabe eta indibidualisten estereotipoa zabaldu dela gure artean. ‘Gazteriaren’ ikuspegi unibokoa ematen duten errepresentazioak alde batera utzita, artikuluan teknika kualitatiboak erabiltzen dira Hego Euskal Herriko era askotako gazteek bizi izan duten sozializazio politikoa aztertzeko. Hortik abiatuta, eta gazteen beraien kontakizunak aintzat hartuta, gazte horietako batzuek gaur egun politikari ematen dizkioten esanahiak eta esparru politikoan gauzatzen dituzten praktikak zehazten dira.
PDF 9.76 MB | 14,00 € |
---|---|
Papera | 14,00 € |
Gai nagusia sailean, gazteen parte hartze politikoari buruzko ikerketa aurkeztu dute EHUko Parte Hartuz ikerketa taldeko Ane Larrinaga Renteria, Iker Iraola Arretxe, Onintza Odriozola Irizar, Mila Amurrio Velez, Julen Zabalo Bilbao eta Maddalen Epelde Juaristik. Bestetik, Andoni Olariaga Azkaratek egungo krisi garaion testuinguru historiko, filosofiko eta politikoa aztertu du; eta Aitana Agirre, Iñigo Etxezarreta, Izar Hernando, Unai Martinez eta Naiara Rodriguez gazteen konpromiso politikoaz aritu dira.