Ostirala, 2024ko apirilak 19
Gora joan

IÑAKI SOTO NOLASKO

Iñaki Soto Nolasko (Iruñea, 1975). Filosofian lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean. Sistema Filosofikoen Historian graduondokoa ere EHUn egin zuen; nazionalismoaren etikari buruzko tesia, ordea, ez zuen amaitu. Jarrai gazte erakundeko militantea izan zen. Filosofiako gida liburua argitaratu zuen (UEU, 2004; Joxe Azurmendi, Juan Bautista Bengoetxea eta Joana Garmendiarekin batera). Mikel Soto anaiarekin Unamuno (Elkar, 2006) biografia laburra idatzi zuen. ETA-ren zuzendaritzarekin azken elkarrizketa (Txalaparta eta Gara, 2018) liburuaren egilea da. Berria-n hasi zen iritzi artikuluak idazten. EITBko irrati eta telebistetan iritzi-emaile aritu da, bai euskaraz, bai gaztelaniaz. Gara egunkarian Iritzi Saileko arduradun izan zen eta, 2011n, zuzendari izendatu zuten, gaur arte.

ARTIKULUAK

  1. Autodeterminazio eskubidea: teoriak eta auziak
    Julen Zabalo Bilbao Iñaki Soto Nolasko, |- 2006.urtea, 155. zenbakia
  2. Nazionalista bat konplexurik gabe. Elkarrizketa Ulises Moulinesi
    Iñaki Soto Nolasko |- 2007.urtea, 162. zenbakia
  3. Don’t Think of ‘Foro de Ermua’
    Iñaki Soto Nolasko |- 2020.urtea, 237-238. zenbakia