Astelehena, 2017ko azaroak 20
Gora joan

Jakin 211. 2015

Jakin 211.  2015
Aldizkaria Erosi
PDF 11.18 MB 14,00 €
Papera 14,00 €
Izan zaitez
Jakinkide
Harpidetu
Gai nagusia sailean, 2015eko kultur balantzea egin dute Danele Sarriugarte, Hedoi Etxarte, Iñigo Astiz, Alberto Barandiaran, Leire Palacios, Jon Eskisabel, Haizea Barcenilla, Josu Goikoetxea, Nora Arbelbide, Iñaki Lazkano eta H28 aldizkari saretirikoko lau marrazkilarik. Gaiak sailean, diglosia kontzeptuaren inguruko diskurtsoak aztertu ditu Daniel Escribanok.
SUMMARY
ZUZENDARIAREN HITZAK
GAI NAGUSIA: EUSKAL KULTURA 2015

Euskal kultura hil da, biba euskal kultura!

Danele Sarriugartek tesi edo diagnostiko argi batetik abiatzen du urtearen kultur balantzea: aro bat amaitu da euskal kulturan eta gauza berriak eraikitzen gabiltza, oraindik erabateko formularik asmatu gabe eta bizkarrean aje astunak daramatzagula. Kulturgintzaren hainbat esparrutan jartzen du begirada: euskalgintzaren diskurtsoak, kultur politika ereduak, literatura, itzulpengintza, antzerkia, artea, hedabideak...

Osorik irakurri

Paris ere munduan dago

Hedoi Etxartek Parisko atentatuak –urtarrilean Charlie Hebdo aldizkariaren aurka eta azaroan hiriburuko hainbat leku publikotan egindako erasoak– ditu gogoeta gai, Mendebaldearen kontzientzia inarrosi duten gertakariak, zalantzarik gabe. Fanatismo erlijiosoaren azpian daude bestelako gako soziopolitikoak agerian uzten saiatzen da Etxarte.

Osorik irakurri
GAIAK

Diglosia Euskal Herriarentzat? Enperadorearen jostuna ‘teoriaren’ harietan korapilatua

Euskara behe-mailako jardunguneetan zokoratuta zebilen egoera soziolinguistikoa izendatzeko kontzeptu baliagarria da diglosia. Gaur egun euskara diglosiak ezarritako funtzioen konpartimentazio zurrunetik aske badabil ere, berragertu egin dira diglosiari gorazarreak, euskalgintza instituzionalaren eskutik. Diskurtso horiek aztertzen dira, eta ondokoa ondorioztatu: teorikoki hutsalak direla, eta atzerakoiak euskararentzat.

Osorik irakurri
Egunen Gurpilean
Izan zaitez Jakinkide Harpidetu